Berriak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Eu

Euskara sustatzeko aurrekontua 12,6 milioi eurotik gorakoa da, krisia gorabehera

2010.eko ekainak 04

Diru-laguntzak eskatzeko dokumentazioa aurkezteko epea uztailaren 5ean amaituko da. Hizkuntza Politikaren Sailburuordetzak 12.690.000 euroko aurrekontu-partida bat zuzenduko du euskara sustatzeko proiektuei diruz laguntzeko. Aurrekontu-partida 2009koa (13.100.000) baino apur bat txikiagoa izan arren, Lurdes Auzmendi sailburuordeak positiboki baloratu du zenbateko hori, oraingo krisi-egoera kontuan hartuta. “Ahalegin handia egin dugu euskara sustatzera zuzendutako laguntza ekonomikoei eusteko eta, neurri batean, esan daiteke lortu dugula helburua”, azpimarratu du Auzmendik

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Lurdes Auzmendi, viceconsejera