Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

Goi Mailako Hezkuntzaren inguruko Konferentzia Europarra Bilbon

2014-10-24
  • Erasmus+ mugikortasun bekak, ikastetxeen nazioartekotzea eta enpleagarritasuna izango ditu ardatz kongresuak aurten
  • Europa guztiko 150 profesional inguru elkartuko dira Bizkaia Aretoan, urriaren 27 eta 28an

“Mugikortasun eta Praktika Partzuergoak” izenburupean, UPV/EHUren Bizkaia Aretoak Goi Mailako Hezkuntzaren Konferentzia Europarra hartuko du, datozen urriaren 27 eta 28an. OAPEE-k (Europako Hezkuntza Programen Erakunde Autonomoa) Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailarekin eta IKASLANekin (Lanbide Heziketako ikastetxe publikoen elkartea) elkarlanean antolatutako bilkurak Erasmus+ mugikortasun bekak, nazioarteko praktikak eta enpleagarritasuna izango ditu ardatz.

Konferentziaren egitaraua prestatzea, parte hartuko duten erakundeen kezka eta beharrak aintzat hartuta egin da. Horrela, mintzagai izango dira: Goi Mailako Hezkuntza eta enpresen arteko lankidetzaren onurak, nazioarteko praktika aldien kalitatea, edo Goi Mailako Hezkuntzako partzuergoen erronka eta aukerak, gaur egun nahiz etorkizunean.

Bilkura honetan parte hartzaile izango dira Europako unibertsitate-partzuergoak, Lanbide Heziketako partzuergoak (IKASLAN, kasu), enpresak eta goi mailako ikastetxe independenteak. Espainiako Estatuan ez dago unibertsitate-partzuergorik, bai ordea Lanbide Heziketako partzuergoak.

IKASLAN da kongresuan parte hartzen duten partzuergoen artean garrantzitsuenetako bat, kudeatzen duen mugikortasunen kopuruari begiratuta, eta alor honetan duen hamar urteko esperientziagatik. Europako Batasunaren helburua da Goi Mailako Ikasketan dauden ikasleen %10ek atzerrian praktikak egitea. Euskadin tasa hau %11koa da gaur egun. Urtero, IKASLANek bakarrik 300 ikasle bidaltzen ditu Europako enpresetara praktikak egitera 12 astez. Ikasleek praktika aldi horretan jasotzen dituzten trebetasunak dira enpresek eskatzen dituztenak.

Kongresuaren irekiera ekitaldian, hizlari izango dira Iñaki Goirizelaia, UPV/EHUko Errektorea, Ramon Martinez de Murgia, Eusko Jaurlaritzako Heziketa eta Ikaskuntza zuzendaria, eta Javier Alonso, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate zuzendaria. Bestalde, aipatzekoa da, Europako Batzordearen Hezkuntza Zuzendaritzaren aldetik Vanessa Debiais-Sainton ere partaide izango dela kongresuan.

Goi Mailako Hezkuntzaren Konferentzia Europarrean ingelesa izango da lan hizkuntza. Aurreko bi urteetan Bordelen (Frantzian) eta Porton (Portugalen) izan da kongresu hau.

 

 

Gasteizen, 2014ko urriaren 24an

3 iruzkin
  • @lcjrio
    2014-10-31

    Comentario de Twitter:
    RT @IkaslanBizkaia: Conferencia europea sobre Educación Superior en Bilbao http://t.co/eynhwKcn0h

  • @IkaslanBizkaia
    2014-10-31

    Comentario de Twitter:
    Conferencia europea sobre Educación Superior en Bilbao http://t.co/eynhwKcn0h

  • @dualfpEuskadi
    2014-10-27

    Comentario de Twitter:
    Conferencia europea sobre Educación Superior en Bilbao. http://t.co/wUY1XaA02V

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)