Berriak Lehendakaritza
Eu

Kudeaketa Publiko Efektiboan saritutako erakundeetako bi ordezkariek Euskadira egindako bisita amaitu dute

2014.eko urriak 24

Mexikoko Pueblako Udal Plangintzako Erakundeko eta Panamako Gobernu Berrikuntzarako Agintaritza Nazionaleko ordezkariak Eusko Jaurlaritzako goi-kargudunekin bildu dira aste honetan. Politika publikoen gardentasunari eta parte-hartzeari buruzko beren ekimenak partekatzea eta hedatzea izan dute helburu.

Astelehen goizean eman zioten hasiera agendari: bilera bat egin zuten Lehendakaritzan, eta horretan Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Marian Elorza, Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko zuzendari Javier Bikandi, Gobernu Irekiko zuzendari Luis Petrikorena eta Kanpo Harremanetako teknikari Estibaliz Urzelay izan dira.

Bilera horren ondoren, Luis Fernando Graham Velverrek eta Pablo A. Ruidiazek Kudeaketa Publiko Efektiboan saritutako beren esperientziak azaldu zituzten.

Amerikako Estatuen Erakundeak (AEE) Kudeaketa Publiko Efektiborako Berrikuntzari buruzko ekimenean parte hartzera gonbidatu zuen Eusko Jaurlaritza, eta hori PIGEP 2013 Sariarekin gauzatu zen. Sari hori, bada, Panaman eman zen, martxoan. Eusko Jaurlaritzak politika publikoetako gardentasunari eta parte-hartzeari buruzko ekimenak aurkeztu zituen.

Gainera, lankidetza-esparru bat ezarri zuen AEErekin, orduan aitortutako lau erakundeek beren ekimen eta proiektuak partekatu eta hedatu ahal izan ditzaten Euskadin.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Pablo A. Ruidiaz (Director de Internet, Inclusión y Movilidad de la Autoridad Nacional para la Innovación Gubernamental de Panamá), Luis Fernando Graham Velver (Coordinador General del Instituto Municipal de Planeación de Puebla)