Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

ESS Bilbaok 14 Milioi euroko lan-paketek hitzartu ditu ESS AB-rekin

2014.eko urriak 24
  • Munduko neutroien ekoizpen-jomugarik handiena eraikiko du.

 

 

ESS Bilbaok lortu ditu ESS ABrekin (Lund, Suedia) hitzartutako lehenengo bi lan-paketeak, ia 14 milioi eurotan, eta horrek lan-karga mardula bermatu eta segurtatuko du Partzuergoko zientzialarien taldearentzat, datozen urteotarako.

Espainiar Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren partaidetza berdinarekin, ESS Bilbao Partzuergoaren helburua da espezie-ekarpena egitea orain dela gutxi eraikitzen hasi den espalazio bidezko neutroien iturriaren europar proiektuari.

Hitzartutako bi lan-paketeen gaiak hauexek dira: MEBT (Middle Energy Bean Transport) eta Jomuga edo Targeta. Bi paketeen sinaduraren formalizazioa ESS ABko Steering Comitteek eta ESS Bilbaoko Zuzendaritza Kontseiluak berretsiko dute abenduaren erdian.

MEBT, ia 4,5 milioi euroko kostuarekin, azeleragailuaren lehenengo fasearen funtsezko elementu bat da, eta ESS Bilbaon diseinatu, eraiki eta muntatuko da. Lan hori egin ahal izateko, RFQ behar da, hots, MEBTaren aurreko elementu bat, beraren funtzionamendurako beharrezkoa dena. ESS Bilbaoko zientzialari taldeak diseinatutako RFQk azken berrikuspenak pasatu ditu orain dela gutxi, nazioarteko aditu batzorde baten aldetik, oso emaitza positiboekin; beraz, datozen asteotan jarriko da martxan bere eraikuntza.

Bigarren lan-paketea, Jomuga edo Targeta, europar proiektu handi honen instalazio osoaren funtzionamenduaren elementu nagusietako bat da, eta hortik datorkio bere garrantzia. Proiektuak 9,3 milioi euroko aurrekontua izango du jomugaren diseinu, fabrikazio eta muntaketa egiteko.

  

Bai MEBTaren kasuan eta bai Jomugaren kasuan, lanak 2019 urtearen amaieran egongo dira bukatuta.

 

Zalantzarik gabe, ESS Bilbaok erronka teknologiko eta zientifiko garrantzitsua du aurrez aurre, alegia, munduko neutroien ekoizpen-jomugarik handiena eraikitzea. Horrek leku pribilegiatuan kokatuko ditu espainiar ingeniaritza eta industria, neutroien zientziaren alorrean. Orain, inoiz baino gehiago, garrantzitsua da egoitza bakarra izatea gauzatu beharreko lan guztietan koordinatuta egoteko”, adierazi zuen José Luis Martinez Peñak, ESS Bilbaoko Zuzendari Eragileak.   

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Innobasque
    2014.eko urriak 27

    Comentario de Twitter:
    ESS Bilbao cierra paquetes de trabajo con ESS AB por 14 millones de euros http://t.co/X0JsY5tBzq

  • @CyberEuskadi
    2014.eko urriak 25

    Comentario de Twitter:
    "ESS BILBAO CIERRA PAQUETES DE TRABAJO CON ESS AB POR 14 MILLONES DE EUROS" http://t.co/F8VSQtSM3W

  • @bilbaometropoli
    2014.eko urriak 24

    Comentario de Twitter:
    ESS Bilbao cierra paquetes trabajo por 14 millones d euros, construirá mayor blanco d producción d neutrones dl mundo http://t.co/ibPSpCIGln

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)