Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Mexikon dagoen Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritzak CAF-ek hornituriko geltokiak bisitatu ditu

2014.eko urriak 24

Arantxa Tapia sailburua buru duen Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen eta Lehiakortasuneko ordezkaritzak eman dio hasiera bere enpresa agendari. Hartara, Mexikoko CAFeko arduradunekin batzartu da eta CAFek hornituriko hainbat azpiegitura bisitatu ditu.

Goizean, Eusko Jaurlaritzako ordezkariek, Mexikoko CAFeko zuzendari Maximiliano Zuritarekin batzartu ondoren, bertatik bertara ezagutu dituzte CAFek Mexiko Hirian eraiki dituen trenbide azpiegiturak. Bisita trenez egin da Buenavista Geltokitik Fortuna Geltokiraino, geraldi bat egin dutelarik hiriko Garraio Arloko Transferentzia Modaleko Zentro nagusiko Kontrol Zentroan.

1992tik, CAFek tren berriak eraiki ditu Mexiko Hiriko Metroarentzat eta gaur egun CAFek presentzia indartsua du hiriburuko Metroan, FE-07 eta FE-10 trenak eraikitzen dizkielako.

CAFek dozena bat proiektu garrantzitsu lortu ditu Mexikoko trenbideetarako, izan ere aurten bertan Metrorrey Garraio Kolektiboko Sistemak kontratu bat esleitu baitio 26 ibilgailu artikulatu hornitzeko. Bere jarduera segmentu garrantzitsuenak dira material errodagarria hornitzea Mexiko Hiriko STC Metrorako eta Nuevo León Estatuko Metrorrey Sistemarako eta eraikuntza- eta operadore-lanak egitea Lurrazpiko Trenerako.

Kontuan harturik zonalde horretako ingurumen arazoa, CAFen trenetako  teknologiak aukera ematen du energia sortzeko eta, bide horretatik, kontsumoaren eraginkortasuna hobetu eta kutsadura murrizteko.

Mexikoko CAFeko arduradunekin elkartu ostean, sailburua eta bere Industriako taldea Mexikoko Ekonomiako idazkari Idelfonso Guajardorekin batzartuko dira.

Igande honetan iritsiko da Iñigo Urkullu Lehendakaria, eta ordura arte Arantxa Tapia sailburua Mexikon izango da Juan Ignacio García de Motiloa Industria sailburuordearekin, Ainhoa Ondarzabal Nazioartekotze Saileko zuzendariarekin eta Alex Arriola SPRIko zuzendari nagusiarekin.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @CyberEuskadi
    2014.eko urriak 25

    Comentario de Twitter:
    "La delegación del Gobierno Vasco desplazada a México visita las estaciones a las que provee CAF" http://t.co/GxTtVRh5rq