Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika

Euskotrenek indartu egingo du bihar gaueko autobus zerbitzua gipuzkoan, ordu ofizialaren aldaketa dela eta

2014-10-24

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotren sozietate publikoak indartu egingo du bihar, larunbatean, urriaren 25ean, Gipuzkoako gaueko autobus zerbitzua, ordu ofizialaren aldaketa dela eta (goizaldeko 03:00etan 02:00ak izango dira).

Esfortzu horri esker, Euskotrenen datorren larunbat gaueko autobus eskaintza hau izango da:

• Zumaia - Azkoitia linea. Zirkulazioak Zumaiatik 23:40an, 1:15ean, 3:15/2:15ean (ordu ofizial berria), 3:15ean eta 5:15ean. Aurkako noranzkoan, Azkoititik 00:20an (Donostiaraino jarraituko du), 2:20an (Donostiaraino jarraituko du), 3:20/2:20an (ordu ofizial berria – Donostiaraino jarraituko du), 4:20an (Donostiaraino jarraituko du) eta 6:00etan.

• Zumaia – Donostia linea. Zirkulazioak Zumaiatik 23:00etan, 0:00etan, 1:00, 3:00/2:00etan (ordu ofizial berria), 3:00etan, 4:00etan eta 5:00etan. Donostiatik, zirkulazioak 0:00etan (Azkoitiraino jarraituko du), 1:00etan, 2:00etan (Azkoitiraino jarraituko du), 3:00/2:00etan (ordu ofizial berria – Azkoitiraino jarraituko du), 3:00etan, 4:00etan (Azkoitiraino jarraituko du), 5:00etan eta 6:00etan.

• Mallabia – Ondarroa linea. Zirkulazioak Mallabitik 0:25ean, 2:25ean, 3:25/2:25ean (ordu ofizial berria), 4:25ean, 5:55ean eta 6:30ean. Ondarroatik, zirkulazioak 23:45ean, 1:45ean, 3:45/2:45ean (ordu ofizial berria), 3:45ean eta 5:45ean.

• Eibar – Azpeitia linea. Zirkulazioak Eibartik ordu hauetan: 1:30ean, 2:30ean, 3:30ean (ordu ofizial berria) eta 5:30ean. Azpeititik, zirkulazioak 0:45ean, 2:45ean, 3:45/2:45ean (ordu ofizial berria) eta 4:45ean.


Kasu guztietan ere, larunbat gauetako zerbitzuaren ibilbideko ohiko geralekuak egongo dira.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek 902 543 210 informazio telefono zenbakia, Euskotrenen www.euskotren.es webgunea eta twiterreko @euskotrenEJGV esteka erabil ditzakete.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko