Berriak Eusko Jaurlaritza X. leg
qrcode

Parte-hartzeari eta berdintasunari buruzko EBEuskadi jardunaldia, Bilbon

2014-10-25

Gaur goizean izan da, Bilboko Bizkaia Aretoan, eta kazetari, aditu juridiko, community manager eta irakasleek parte hartu dute. Jorratu dituzten gai nagusiak hauek izan dira: irrati, telebista eta sare sozialen uneko ikuspegia; legezkotasuna Interneten; eta emakumeen arrail digitala murrizteko erronkak.

Jardunaldian, hiru mahai-inguru egin dira. Lehena, komunikabideen eta sare sozialen egoerari buruzkoa, Lontzo Sainek moderatu du, eta Reyes Pradosek, Oihan Vegak, José Luis Blancok eta Eider Jauregik parte hartu dute.

Bigarrenak –«Legalidad en internet: cómo cumplir la ley y no morir en el intento»– Alberto Cabello izan du moderatzaile. Beste gai batzuen artean, Streisand efektua, ahaztua izateko eskubidea eta Cookien Legea jorratu dituzte. Maitane Valdecantosek, Marta Morenok, Ruth Salak, Álvaro Bohórquezek eta Mikel Ortizek beren ikuspegiak azaldu dituzte.

Atseden txiki baten ondoren, hirugarren eta azken mahai-ingurua egin da, Mentxu Ramilok moderatuta. Ana Vitorica, Lorena Fernández, Estibaliz Cáceres, Mikel Agirregabiria eta Ruth Sala zenbait galderari erantzuten saiatu dira, esaterako hauek: Euskadiko emakumeen ahalduntze digitaleko zer adibide ditugu erreferentetzat? Zer erronka ditugu egiteke arraila murrizteko? Zer da sare sozialetan parte hartzea?

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan