Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Eusko Jaurlaritzak Justizia Ministro berriari eskatuko dio aurreko Ministroak iragarri zuen Erregistro zibilen probatizazioa berriz azter dezala

2014.eko urriak 29
  • Josu Erkoreka Herri Administrazio eta Justiziako sailburuak berriz azaldu du Euskadiko erregistro zibiletako 252 lanpostuei eusteko konpromisoa, Espainiako Gobernuak edozer erabaki hartzen duela ere.
  • Eusko Jaurlaritzak erregistroak publikoak eta doakoak izaten jarraitzea nahi du, eta Justizia Administrazioaren arloan geratzea, eta hala jakinaraziko dio Justiziako ministro berriari datorren astean. 

Herri Administrazio eta Justiziako sailburu Josu Erkorekak Eusko Legebiltzarreko Instituzio, Segurtasun eta Justizia Batzordean hartu du parte gaur eta Euskadiko erregistro zibilen egoeraz aritu da, Espainiako Gobernuak horien funtzioak merkataritza erregistroei emateko asmoa zuela adierazi zuelako.

Josu Erkorekak baieztatu die Legebiltzarreko justiziako bozeramaileei aurreko ministro Alberto Ruíz Gallardonek adierazi zuen erabakia, erregistro zibilak Justizia Administraziotik atzeratzekoa, berriz aztertzeko eskatuko diola datorren astean Rafael Catalá Justiziako ministro berriari, hark deitu duen arloko biltzarrean.

Ildo horretatik, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuak berriz adierazi du erregistro publikoak publiko eta doako izaten eta Euskadin Justizia Administrazioaren parte izaten jarraitzea nahi duela. Horregatik, adierazi du Justiziako ministro berriak planei eusten badie, Eusko Jaurlaritzak Euskadiko erregistro zibiletako lanpostu guztiak bermatuko dituela.

Josu Erkorekak argi utzi du erregistro zibiletako 252 lanpostuak beharrezkoak izango direla Euskadiko Bulego Judizial Berria abian jartzeko. Horregatik, Espainiako Gobernuak erregistro zibilen funtzioak merkataritza-erregistroei ematen badizkie, lanpostua galtzen duten langileak berriz kontratatzeko plana sortzeko konpromisoa hartu du.

Legebiltzarreko agerraldian, gainera, Euskadiko Justizia Administrazioan ordezkariak dituzten sindikatu guztiekin (CCOO, ELA, LAB, UGT, CGT eta CSIF) uztailean egindako bileraren berri eman du. Bileraren helburua Herri Administrazio eta Justiziako sailburuak, Justiziako sailburuordeak eta Justizia Administrazioko zuzendariak konpromiso horiek guztiak azaltzea izan zen.

 

 

 

PERSONAL TOTAL  EN EL CAE DEDICADO A LOS REGISTROS CIVILES (252)

EAE-ko LANGILEAK GUZTIRA ERREGISTRO ZIBILETARAKO (252)

 

 

 

ARABA

 

UDALERRIA

MUNICIPIO

LANGILEAK GUZTIRA

PERSONAL TOTAL

AMURRIO

1

GASTEIZ

12

TOTALA/TOTAL

13

 

 

 

 

 

 

BIZKAIA

 

UDALERRIA

MUNICIPIO

LANGILEAK GUZTIRA

PERSONAL TOTAL

BALMASEDA

1

BARAKALDO

9

BILBAO

22

DURANGO

2

GERNIKA

2

GETXO

4

TOTALA/TOTAL

40

 

 


 

    

GIPUZKOA

 

UDALERRIA

MUNICIPIO

LANGILEAK GUZTIRA

PERSONAL TOTAL

AZPEITIA

2

BERGARA

2

DONOSTIA

14

EIBAR

2

IRUN

4

TOLOSA

2

TOTALA/TOTAL

26

 

 

 

 

 

 

 

  

 

BAKE AUZITEGIAK

 

LURRALDEA

TERRITORIO

LANGILEAK GUZTIRA

PERSONAL TOTAL

BIZKAIA

13

GIPUZKOA

70

ARABA

90

TOTALA/TOTAL

173

 

 

 

 

 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)