Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Eusko Jaularitzak, alokairuaren merkatua bultzatzeko, lehentasuna emango dio etxebizitza hutsak aurkitzeari

2014.eko urriak 23

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Juan María Aburtok Elkargune foroaren edizio berri bati eman dio hasiera gaur Bilbon. Foroa Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak antolatzen du tarteka, gizarte-intereseko hainbat gairi buruz eztabaidatzeko.

 

Oraingoan, etxebizitza-politiketako adituak bildu dira Bizkaiko hiriburuan etxebizitza hutsen arazoak, arazo horien irismena eta alokairuaren merkatuan sartzeko eman daitezken pizgarriak aztertzeko.

Historikoki etxebizitza hutsen kopurua Euskadin Estatukoa baino txikiagoa izan bada ere, Etxebizitzaren Euskal Behatokiaren arabera, oraindik 62.020 etxebizitza huts daude EAEn; sasoiko etxebizitzak kontuan hartu gabe. Zifra hori etxebizitza-parke osoaren % 6 da.

Aldi berean, krisi ekonomikoaren ondorioz, gero eta pertsona gehiago dago etxebizitza askearen merkatura sartzeko baliabide ekonomikorik gabe.

Egoera horri konponbidea emateko, Eusko Jaurlaritzaren etxebizitza-politikak, eta, zehazkiago, 2013-2016 aldirako Etxebizitza Plan Zuzendariak, etxebizitza hutsak antzematea ezarri du bere ardatz estrategikoen artean. Aburtoren mintzaldian, honako hau azpimarratu du sailburuak: «Euskadi aitzindaria izan da etxebizitza hutsak aurkitzeko eta lortzeko politikak ezartzen,Eusko Jaurlaritzak eredu orekatuago eta jasangarriago baten alde egin duen apustu sendoaren barruan».

Horren adibide dira arestian aipaturiko Bizigune eta ASAP programak; biak ala biak, etxebizitza hutsak mobilizatzera zuzenduak. Haiei esker, hutsik eta erabili gabe zeuden 5.000 etxebizitza baino gehiago mobilizatzea lortu da. Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak duela gutxi aldatu ditu bi programak, egungo egoeretara egokitzeko eta eraginkortasuna hobetzeko.

Era berean, Kutxabankekin duela gutxi sinaturiko lankidetza-hitzarmen bati esker, 100 etxebizitza inguru kudeatu ahal izan dira Bizigune Programaren bitartez.

Bestalde, Juan María Aburtok alokairu-merkatua bultzatzeari begira beren etxebizitza hutsak administrazio eskudunari lagatzen dizkioten pertsonei pizgarri ekonomikoak eta fiskalak eskaintzeko beharraz gogoeta egiteko prozesu bat irekitzearen alde egin du.

Halaber, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak etxebizitza hutsak birgaitzeko laguntzak ematea aztertuko du, baldin eta etxebizitza horiek alokairuko merkatuan jartzen badira, Eusko Jaurlaritzak bultzatzen dituen programen bidez.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2014.eko urriak 25

    En Vitoria no se prioriza, están desmantelando el programa Bizigune

  • @GetxoEAJ
    2014.eko urriak 23

    Comentario de Twitter:
    Irekia - Eusko Jaularitzak, alokairuaren merkatua bultzatzeko, lehentasuna emango dio... http://t.co/dGKcSuMAJP

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)