Berriak Osasuna
qrcode

Euskal erakundeen elkarlan bateratuaren bidez gizarte sektore ahulenei eskeinitako arreta hobetzea du xede estrategia soziosanitarioak

2014-10-29

Euskal Erakundeen elkarlan bateratuaren bidez gizarte sektore ahulenei eskeintzen zaion arreta hobetzea da arlo soziosanitarioaren ildo estrategikoen helburu nagusia, gaur bertan Legebiltzarreko Osasun Batzordean aurkeztu dena, hain zuzen ere.

Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Enplegu eta Gizarte Politika sailek, hiru foru-aldundiej eta EUDELek dagoeneko abian jarritako estrategia berri honen filosofia, helburuak eta ekintzak jasotzen ditu dokumentuak. Agerraldian parte hartu duten ordezkariek azpimarratu bezala, erakundeok indarrak batu ditugu, osasunarentzat erabakigarriak diren gizarte-errealitate eta -aldaketei erantzuna eman ahal izateko.  Horretarako, arlo honetan egun dagoen zatiketarekin amaitu eta haren ordezko ikuspegi integrala ezarri behar da, pertsonen beharrak eta beren bizitza-kalitatea ardatz izango dituena, eta hertsiki osasunarekin lotutakoaz harago joango dena.

Hala, arreta soziosanitarioaren eredu berriak pertsona du ardatz nagusi, eta osasun- eta gizarte-zerbitzuak koordinatzeko printzipioan oinarritzen da, osasuna politika guztien zati baita.Ikuspegi berri horren bidez, beharrezko zerbitzuak eta prestazioak eraginkortasunez eta modu koordinatuan antolatu ahalko dira. Horretarakoxe, martxan dira, honez gero, beharrezkoak diren aldaketak, bai araudiaren esparruan, zerbitzu soziosanitarioen zorroa sortze aldera, bai eta  erakunde arteko eremuan ere, besteak beste baliabideen finantzazioa barne hartzen duten akordio soziosanitarioak bultzatuz.   

Eredu hori garatu ahal izateko oinarrizkotzat jotzen da: alde batetik, historial soziosanitarioa, eragile guztientzat eskuragarri egongo dena, eratzea; eta, bestetik, lehen arreta soziosanitarioko taldeak, udaletako oinarrizko gizarte-langileek eta osasuneko lehen arretako taldeek osatutakoak. Zentzu honetan, aipagarria da datorren urtean partekatutako historia klinikoa Erdikegoko egoitza guztietara hedatu egingo dela, orain arteko esperientzia-pilotoen emaitza onak ikusita.

Arlo soziosanitarioa koordinatzeko estrategia ez da, bere arduradunen  esanetan, hautu bat, erakundeek bultzatu eta gizarteak eskatu egiten duten errealitate bat baizik; betiere, aurrera egiteko, ekitateari dagokionez eta giza-talde ahulenen mesedetan: besteak beste, buru-nahasmenduak dituzten pertsonak, mendekotasun-egoeran daudenak, desgaitasunak dituztenak, bazterketa- edo babesgabetasun-egoeran edo -arriskuak daudenak, behar bereziak dituzten haurrak eta ohikoak ez diren gaixotasunak dituztenak.

Agerraldian parte hartu duten ordezkariek legebiltzar taldeen ekarpenak eskertu nahi izan dituzte. Aldi berean, estrategia berriaren benetako oinarri diren eta dagoeneko elkarlanean diharduten profesionalen jardun ezinbestekoa azpimarratu dute.

 

Iruzkin bat
  • Argazkia SN Robot
    @KZguneaTIC
    2014-10-30

    Comentario de Twitter:
    Arreta soziosanitarioaren eredu berriak pertsona du ardatz nagusi http://t.co/sMf9rt2Cr2 @osakidetzaEJGV @Irekia http://t.co/goX0rooSZ1

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)