Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika

Euskotrenek larunbatean, urriaren 25ean, tren zerbitzua indartuko du ordu aldaketa ofiziala dela eta

2014.eko urriak 23

Euskotrenek larunbat honetan, 2014ko urriaren 25ean, Bilbo-Deba, Bilbo-Bermeo, Txorierri eta Topo lineetan gaueko ohiko zerbitzua indartuko du ordu aldaketa ofiziala dela eta (goizaldeko 3:00etan 2:00ak izango dira).

Zerbitzu horien ezaugarriak honako hauek izango dira:

BILBO-DEBA
• Irteerak Atxuri-Bilbotik: 23:50, 1:50, 2:50, 3:50 (ordu ofizial berria) eta 5:50ean (Elgoibarreraino)
• Irteerak Debatik: 1:35, 2:35, 3:35 (ordu ofizial berria), 5:35 eta 7:22an (Elgoibartik Durangoraino).

AMOREBIETA-BERMEO
• Irteerak Amorebietatik: 0:19, 2:19, 2:19 (ordu ofizial berria), 4:19 eta 6:19an.
• Irteerak Gernikatik: Bermeora joateko zirkulazio berezi bat egongo da eta 23:17an irtengo da. Era berean, 2:41ean tren bat Amorebietarantz irtengo da.
• Irteerak Bermeotik: 23:39, 1:18, 3:18 (ordu ofizial berria), 5:18 eta 7:23an (Gernikaraino).

ZAZPI KALEAK-LEZAMA
• Irteerak Zazpi Kaleetatik: 0:00, 1:50, 2:50, 3:50 (ordu ofizial berria) eta 5:50ean.
• Irteerak Lezamatik: 0:30, 2:20, 2:20 (ordu ofizial berria), 4:20 eta 6:20an.

LASARTE-HENDAIA
• Irteerak Lasarte Oriatik: 0:00, 2:00, 2:00 (ordu ofizial berria) 3:00 (Amararaino), 4:00 eta 6:00etan.
• Irteerak Hendaiatik: 1:03, 2:03 (ordu ofizial berria), 3:03, 5:03 eta 7:03an. Era berean, Amaratik beste zirkulazio bat irtengo da 23:43an Lasarte Oriaraino.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek, Euskotrenen 902 543 210 informazio telefono zenbakia izango dute. Horrez gain geltokietan eta geralekuetan informazioa eska dezakete eta baita Konpainiaren web gunean www.euskotren.es eta Twitter helbide honetan, @euskotrenEJGV.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko