Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak ustez gizarte politikak baldintza badira, akordioa egon daiteke aurrekontuetan

2014.eko urriak 23

Iñigo Urkullu lehendakaria alderdi guztiekin akordioetara heltzeko prest agertu da. Bere esanetan, jarritako baldintza gizarte politikak lehenestea bada, ez du arrazoirik ikusten Alderdi Sozialistak eta EH Bilduk aurkeztutako Aurrekontu zirriborroari muxin egiteko, Jaurlaritzak hori bermatu egingo duelako. Lehendakariaren ustez alderdiek ikusi dute akordioetan aritu behar direla nahitaez eta horrek bizikidetza politikoaren  normalizazioa ekarri du.

Euskadi Irratian izandako elkarrizketan, Urkullu lehendakariak adierazi du Jaurlaritzak areagotuko duela gizarte politikoei zuzendutako zuzkidura. Honi helduta, adostasun sozial baten alde egin beharko litzatekela esan du Urkulluk, eta aldi berean daturik gabeko hitzaldi ideologikoak baztertu behar direla gehitu du. Honen ustez, badago zertaz hausnartzerik, izan ere bizi-itxaropena igo egin da eta ondorioz zerbitzu sozialen beharrizana eta aldiz, ez dago honi aurre egiteko ordezkapenik, jaiotza-tasa murritza baita. Guzti honen alorrean hausnartzea proposatu du lehendakariak.

Bake eta bizikidetzaren alorrean, lehendakariak azaldu du egun dagoen zoru etikoaz haratako joateko prest agertu dela EH Bildu eta Jaurlaritza horretan laguntzeko egongo dela gehitu du. Bakea eta bizikidetza bermatzeko bide horretan, Urkulluk gogorarazi du Espainiako presidenteari hainbat proposamen egin zizkiola, hoien artean, gaur egungo legediaren barruan aukera dagoela beste espetxe politika bat egiteko. Rajoyren erantzun ezaren aurrean denbora agortzen ari dela gehitu du.

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @GetxoEAJ
    2014.eko urriak 23

    Comentario de Twitter:
    Irekia - El lehendakari no ve problema para acordar los Presupuestos si la condición es primar... http://t.co/uGYcbkpipJ

  • ana
    2014.eko urriak 23

    pues me alegro muchisimo hoy se ha escapado del pleno @iurkullu pues me alegro mucho quiero que veas mis twits vale a por euskadi ya estoy otra vez contenta

  • @anamarti4
    2014.eko urriak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [PRESUPUESTOS] El lehendakari no ve problema en acordar Presupuestos si la condición es primar políticas sociales ➡ http://t.co

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)