Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Galera: “onartezina da TMBko plantaren erantzukizuna Eusko Jaurlaritzari leporatzea, proiektua gaur jaso baitugu”

2014.eko urriak 21
  • Tratamendu mekaniko-biologikoko Zubietako plantaren proiektua

 

Eusko Jaurlaritzako Ingurumeneko sailburuorde Josean Galeraren ustez onartezina da Errazkin foru-diputatuak adieraztea ez duela ulertzen zergatik den beharrezkoa eskatutako dokumentazioa Zubietako ingurumen-baimenerako, kontuan harturik joan den irailaren 5eko eskaera eta Hondakinen Partzuergoak Ingurumen Sailari bilera egiteko eskatu ziola. «Onartezina da TMBko planta abiarazteko erantzukizuna Eusko Jaurlaritzari leporatzea, proiektua gaur jaso baitugu», azaldu du sailburuordeak. 

 «Ingurumen-baimen integratuak emateko administrazio-prozedura bera da herrialde honetan ebaluatzen diren proiektu guztietarako. Errazkin jaunak ezin du hori alde batera utzi, ezta presioa beste erakunde batzuetara eraman ere, proposamenak aurkezteko nahikoa denbora eta baliabide izan baititu», gehitu du.

 Sailburuordeak gogorarazi du 2010eko apirilaren 23an Ingurumen Sailburuordetzak ebazpen bat eman zuela, eta horren bitartez ingurumen-inpaktuaren adierazpena zehaztu zela eta Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketak Donostian bultzatutako hondakinak energetikoki balioztatzeko proiekturako ingurumen-baimen integratua eman zuela. «2014ko abuztuaren 14an, ingurumen-organoak GHKren mezu bat jaso zuen. Proiektua aldatzeko asmoa zuten, beren ustez, instalazioetan funtsezkoa ez den zerbait birdiseinatu nahi zuten», azaldu du.

 «Ingurumen-organoak prestatutako formularioaz eta zenbait dokumentu grafikoz osatutako mezua aztertu ondoren, Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak adierazi zuen ez zuela nahikoa informazio aldaketa funtsezkoa izango zen ala ez zehazteko. Ondorioz, 2014ko irailaren 5ean, mezua bidali eta hiru astera soilik, ingurumen-organoak ukatu egin zuen aldaketa funtsezkoa ez izatea eta informazioa eskatu zuen», zehaztu du sailburuordeak.

 Datuak eta txostenak

Ingurumen-organoak hainbat dokumentu eta txosten eskatu zizkien foru-aldundiari eta partzuergoari, besteak beste, plantan aurreikusitako tratamendu mekaniko-biologikoa zehaztea, tratamendu-prozesua xehetasunez adierazi eta oinarrizko eskema batekin; berreskuratzeko material birziklagarriei buruzko datuak: material motak, berreskuratzeko teknika eta teknikak aplikatzeko une zehatza prozesuaren eskeman; etxeko hondakinen errefusa biologikoki tratatzeko teknikaren deskribapena (160.000 tn urtean); «produktu inertizatu» deitutakoaren ezaugarri fisikoak eta kimikoak hura erabiltzeko lege-baldintzekin konparatu ahal izateko eta, egokia bada, fabrikatzeko. Halaber, ekoitzitako substantzia ondoren erabiliko dela bermatzen duten datuak eskatu zitzaizkien.

 Gainera, plantaren sustatzaileei eskatu zitzaien «1. hondakina. Konpost grisa» izenekoaren helburua eta ezaugarri fisikoak eta kimikoak zehazteko, bereziki, produktu gisa erabiltzea galarazten dutenak, aurreikusitako helburua ahalbidetzen dutenak eta erabilera eta biltegiratzea mugatu edo baldintzatu ditzaketenak. Bestalde, eskatu zitzaien zehazteko «5. hondakina. Tratamendu mekanikoko beste hondakin batzuk: material inertizatua» deitutakorako aurreikusitako helburua. Halaber, hondakin ez arriskutsua dela zehaztasunez justifikatzeko eskatu zaio, kontuan izanda, erreferentziako LER kodeak sarrera duela Europako Hondakinen Zerrendan.

 Aipatutako hondakinen kantitate handia kontuan harturik, titularrak baimendutako kudeatzaile baten onarpena aurkeztu behar du. «Produktu inertizatua» ezin bada behar bezala eta segurtasunez erabili, hondakin gisa kudeatzeko eta baimendutako kudeatzaile bati entregatzeko aukera ziurtatu beharko da. Instalaziorako aurreikusitako masen balantzea ere aurkeztu behar dute, tarteko xehetasunekin, adibidez, tratamendu-lineara eta tratamendu biologikora bideratuko diren hondakin kantitateak (eta ur eta lehengai osagarrien sarrerak) eta irteerako produktuen, hondakinen, hondakin-uren eta gasen behin betiko kantitateak.

 Aurreikuspenak

«Funtsezko informazioa iruditu zaigu, ingurumen-baimena emateko edo ez beharrezkoa», azaldu du Galerak. «Ingurumen-organoak aldatzeko-eskaera izapidetzeko arauan ezarritako baldintzak erabiltzen ditu, eta herri-administrazioen jarduera zuzendu behar duten printzipioak, hau da, eraginkortasuna eta legea erabat betetzea. Gure jokabidea, hau da, ingurumen-baimen integratuko aldaketa funtsezkoa den ala ez zehazteko beharrezko informazio eskatzea ohikoa da instalazioek ingurumen-baimen integratua behar badute eta horien titularrak aldaketa bat aurkezten badu», azaldu du.

 Sailburuaren ustez, «dokumentazio osagarriaren eskaera ez da erraustegiaren kasuan baino zorrotzagoa izan. Arazoa da hasieran aurkeztu zuten dokumentazioak ez zuela aurreproiektua biltzen eta horrek agerian jartzen duela ez zela nahikoa. Ezin zaio Eusko Jaurlaritzari dokumentazioa aurkeztu eta errauskailu baterako baino agiri gehiago eskatzen zaiela esan. Demagojia hutsa da. Dena den, ingurumen-organoa GHK-k planteatutako aldaketa-eskaera izapidetzen jarraituko du eta gaur aurkeztutako dokumentazioa ahalik eta azkarren aztertuko du».

 «Gaur aurkeztu duten dokumentuetan ez da zehazten TMBtik aterako diren hondakin moten azken helburua, eskatu diegun arren. Halaber, bitxia da Errazkin jauna Zestoako herritarrei ekimen bat aurkezteko haiekin bildu izana eta Eusko Jaurlaritzari halakorik ez aurkeztu izana», esan du Galerak.

 Gaur aurkeztu duten dokumentazioa aztertu ondoren, planteatu duten aldaketa funtsezkoa den ala ez zehazteko nahikoa den jakingo da, eta, hala izanez gero, 2010eko apirilean emandako baimenari dagokion administrazio-prozedura ezarriko dute. «Une horretan zehaztuko degu baimena baliozkoa den edo beharrezkoa den beste baimen bat izapidetzea.

 Ezin da adierazi ezta ere proiektuak ingurumenean eragin nabarmen txikiagoa izango duen, emandako dokumentazioa aztertuz soilik zehaztu ahalko baita», azpimarratu du Galerak. «Hala ere, onartezina da ingurumen-organoari egoztea tratamendu mekaniko-biologikoa 2015eko amaieran abiaraztearen erantzukizuna. Kontuan hartu ingurumen-baimen integratua 2010ean eman zela eta 2014ko abuztuan planteatu zutela aldaketa. Titularrak 4 urte baino gehiago izan ditu baimena eman zitzaionetik aldaketa-eskaera aurkeztu arte, hau da, urte eta erdi baino ez da geratzen titularrak aurreikusitako epean abiarazteko», esan du.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Joseba_Cano
    2014.eko urriak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @Ekoiure: A vueltas con Planta TMB de Zubieta y la legalización de su modificación: AAI http://t.co/arIMf7VVLy @Sofia_G_Arana @Joseba_Ca…

  • @Ekoiure
    2014.eko urriak 22

    Comentario de Twitter:
    A vueltas con Planta TMB de Zubieta y la legalización de su modificación: AAI http://t.co/arIMf7VVLy @Sofia_G_Arana @Joseba_Cano @xabicano

Komunikabideek behera kargatzeko