Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Erabakia, 5.000.000 eurotik gorako gastua baimentzen duena, 2014-2015 ikasturtean unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko dirulaguntzak finantzatzeko. (2014-10-21(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2014.eko urriak 21

LABURPENA

53 MILIOI UNIBERTSITATEZ KANPOKO BEKETARAKO

2014/2015eko ikasturtean unibertsitateaz kanpoko mailetako ikasleak eskolatzeko diru-laguntzak deitzen dituen agindu bat onartu du, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, gaurko bileran Gobernu Kontseiluak.

Diru-laguntza horiek, 53 milioi euroko zenbateko globalean, hezkuntza-sistemako maila eta gradu hauetako ikasleentzat dira: Haur Hezkuntza; Lehen Hezkuntza; Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza; Hasierako Lanbide Trebakuntza Programetako bigarren kurtsoa; Batxilergoa, Erdi eta Goi Mailako Lanbide Heziketa; Aldi Baterako Prestakuntza Integratuko Programak; Musikako eta Dantzetako oinarrizko irakaskuntzak; Arte Plastikoak eta Diseinua, heziketa-zikloak; eta kirol-irakaskuntzak.

Diru-laguntza horiek osagai hauek sartu ahal izango dituzte: kuota, 0-1 urteko ikasleak, irakaskuntzaren osagaia, joan-etorriaren osagaia, egoitzaren osagaia, eskola-materialaren osagaia eta jantokiaren osagaia.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau