Berriak Lehendakaritza
Eu

Kontrolerako Osoko Bilkura Eusko Jaurlaritzan

2010.eko ekainak 04

Euskal aurrezki kutxek "izan behar dute beren estrategien eta beharren arabera beren mugimenduen esparruak eta epeak zehaztuko dituztenak", esan du gaur goizean Legebiltzarrean.

Lantzen ari den Udal Legea Ganberaren osoko bilkuran jorratu diren gaietako bat izan da. Proiektuaren onespena "Euskadiko erakundeen sare osoa antolatu eta osatzeko" atzeratu da.

Patxi López lehendakaria legealdi honetan euskal kutxen "dimentsioa eta neurria areagotzeko integrazio mugimendu bat" sustatzearen alde agertu da eta bere ustez, "kutxek zehaztu behar dituzte, beren estrategia eta beharren arabera, bakoitzaren mugimenduen esparruak eta epeak".

Eusko Legebiltzarraren kontrolerako osoko bilkuran lehendakariak aurrezki kutxen bategiteari buruzko interpelazio bati erantzun dio. Patxi Lópezek euskal kutxek "ez dutela arazo finantzariorik" esan du eta ondorioz, "ez dute zertan berehala bategite eta aliantza mugimendurik egin beren biziraupena bermatzeko". Eskaini dituen datuen arabera, hiru kutxen batuketak Espainiako kutxen sistemaren aktiboen % 4,6 suposatzen du, hori dela eta, horien dimentsioarekin lotutako eztabaidari heldu behar zaiola gailendu du.

Bestalde, Eusko Jaurlaritzak Udal Lege "on" bat onesteko beharra bultzatuko du "Euskadiko erakundeen sare osoa antolatu eta osatzeko". Lehendakariak Legebiltzarrean hori adierazteaz gain, urte honetako lehenengo seihilabetekoan onestea aurrez ikusita zegoen proiektua atzeratu egingo dela iragarri du, izan ere, Eudelek (Euskadiko Udalen Elkarteak) planteatutako ekarpenak ere jaso nahi dira.

Azkenik, lehendakariak Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Turismo kanpaina optimizatzeko "errealitate irizpideak" kontuan hartuko dituela azaldu du, Euskaltel Euskadi txirrindularitza taldearen maillotean "España" hitza sartzeari dagokionez. Lehendakariak azaldu duenaren arabera, talde hori Euskal Herrian turismoa sustatzeko "erakusleiho garrantzitsua" da. "España" hitza "ez dela inoren sentimenduen kontrako eraso bat", gehitu du.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria