Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Erabakia, Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetza-hitzarmen bat sinatzea baimentzekoa, Bilboko aireportuko turismo-informazioko gunea Bilbao Bizkaia Card txartela jasotzeko gunea izan dadin. (2014-10-21(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2014.eko urriak 21

LABURPENA

BILBOKO AIREPORTUAN TURISMO-INFORMAZIO GUNEA HOBETZEKO HITZARMENA BIZKAIKO FORU ALDUNDIAREKIN

Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak hitzarmena sinatu dute Bilboko aireportuko turismo-informazio gunean arreta hobetzeko. Aurrerantzean, Bilbao Bizkaia Card turismo-txartela erosi ahal izango da bertan.

Hitzarmen honi esker, turismo-informazio gune honetan txartel horiek eskuratu ahal izango dira. Txartel honek bi ezaugarri nagusi ditu: inguru zehatz bateko kultur eta aisialdi baliabide ugari batzen ditu eskaintza bakarrean eta turistarentzat erakargarria den prezio lehiakorrean egiten du.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau