Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Eusko Jaurlaritzak 200.000 euro erabiliko ditu nekazarien sindikatuentzat. (2014-10-21(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2014.eko urriak 21

Agindua. Euskal Autonomia Erkidegoan izaera sindikala duten Nekazaritzako Erakunde Profesionalentzako 2014ko ekitaldirako diru-laguntzetarako deialdia egiten duena.

Agindua. Honen bidez, beka-deialdia egiten da, 2014-2015 ikasturtean, nautikako eta arrantzako irakaskuntzen arloko ikasketak egiteko honako hauetan: Pasaiako Itsas Arrantzarako Ikastetxea; Bermeoko Itsas-Arrantzako Prestakuntzarako Eskola, eta Ondarroako Antiguako Ama Itsas Arrantzarako Lanbide Heziketako ikastetxean.

Erabakia, Fundación Azti-Azti Fundazioari zuzeneko diru-laguntza bat emateko, 2014ko ekitaldian hark egingo dituen hainbat proiektu finantzatzeko.

LABURPENA

EUSKO JAURLARITZAK 200.000 EURO ERABILIKO DITU NEKAZARIEN SINDIKATUENTZAT

Kontseiluaren azken bileran itsas-arrantzako ikasketetarako beken deialdia ere egin dute.

Kontseiluaren azken bileran, Eusko Jaurlaritzak onarpena eman dio Euskal Autonomia Erkidegoan dauden sindikatu izaerako Nekazaritza Erakunde Profesionaletarako laguntzen 2014rako deia egiteko Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko Sailburuak emandako Aginduari.

Laguntza horiek -guztira 200.000 euro egiten dutenak- Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza sektorearen interes orokorra ordezkatu eta babestea helburu duten taldeek eskuratu ahal izango dituzte, nekazaritzako profesionalek osatuta baldin badaude, berdin dela beraien nekazaritzako ekoizpenaren zein azpisektoretakoak diren.

Helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrarekin euskal nekazaritza sektoreaz hitz egiteko solaskide soziala izaten laguntzea. Zehazki, diru laguntza ez itzulgarriak izango dira eta erakunde horiek Euskadiko nekazaritzaren eta elikagaien kontseiluan zein kontseilu horren Sektorekako Batzordeetan egon eta bertan parte hartzeko egindako gastuak ordaintzeko izango dira, bai eta Landaberriren baitan, hau da, hiru lurralde historikoetako landa garapenerako agenteen bilgunearen baitan, sortzen diren lantaldeetan egoteko eta parte hartzeko egindako gastuak ordaintzeko ere.

Itsas-arrantzako ikasketak egiteko bekak

Era berean, Eusko Jaurlaritzak itsasoari eta arrantzari lotutako ikasketak egiteko beken deialdia onartu du, 2014-2015 ikasturtean Pasaiako Itsas-arrantzako Prestakuntza Zentroan, Bermeoko Itsas-arrantzako lanbide prestakuntzarako eskolan eta Ondarroako Antiguako Ama Itsas-arrantzako lanbide prestakuntzarako eskolan egingo diren ikasketetarako.

Eskatzen diren betekizunak dituzten hautagai guztiek beka eskuratzeko eskubidea izango dute, eta hautagai bakoitzak eman zaizkion puntu kopuruaren araberako diru laguntza bat eskuratu ahal izango du, laguntza hori gehienez ere 2.404,05 eurokoa izango delarik. 2014-2015 ikasturterako deitutako beka guztien finantzaketarako 133.454 euro erabiliko dira gehienez.

624.000 euroko diru laguntza onartu zaio AZTIri, azterlan berriak egiteko

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko Sailak 624.000 euroko diru laguntza zuzen bat eman dio Azti Fundazioari 2014an garatu nahi dituen hainbat proiekturen finantzaketarako.

Eusko Jaurlaritzak lankidetza hitzarmen bat izenpetu du AZTI Fundazioarekin arrantza sektoreak dituen premiei erantzungo dieten ikerketa proiektuak egin ditzala eskatzeko eta arantza baliabideak modu iraunkorrean kudeatzea ahalbidetuko duen informazio zientifikorik hoberena edukitzeko.

Arrantza politika bateratu berriak bi lehentasun ezarri ditu Europako arrantza ontzietarako: Bazterkin guztiak kentzea eta arrantza ikuspegi ekosistemikotik kudeatzea. Ezagutzari eta Euskadiko arrantza sektorean ezarri beharreko hobekuntzei lotutako premia berri horiei erantzuteko, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko Sailari atxikitako Arrantza Zuzendaritzak beharrezkotzat jo du AZTIrekin elkarlanean aritzea ikerketa proiektu berriei ekiteko.

Abian jarri diren proiektuen helburua da arrantza ontzietan hobetu beharreko alderdiak identifikatzea eta arrantza tekniketan eta arrantza kudeatzeko praktiketan neurri teknologikoak ezartzea, Europar Erkidegoko araudi berrira egokitzeko eta epe ertainera bazterkinak gutxitzeko.

Bestalde, arrantza baliabideak ikuspegi ekosistemiko batetik kudeatzeko, beharrezkoa da ekosistemaren portaeraren gaineko informazio zehatza edukitzea, eta, bereziki, arrantza toki guztiak genetikoki ezaugarrituta edukitzea, euskal uretan eta arrantza tokietan kudeaketa ekosistemikoa zehaztu eta garatu ahal izateko, itsasoko biodibertsitatea ulertu eta kudeatzeko beste tresna batzuk garatzeko eta arrantza jardueraren errentagarritasuna, arriskua eta kudeaketan aldaketak gertatuz gero erreleboa gertatzeko dauden aukerak simulatzeko tresnen diseinurako.

11 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @hazifundazioa
    2014.eko urriak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @BittorOroz: Sindikatu izaerako Nekazaritza Erakunde Profesionaletara bideratzeko 200.000€ko laguntza onartu da gaur http://t.co/jKnbBjK

  • @aitordelavilla
    2014.eko urriak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @BittorOroz: Sindikatu izaerako Nekazaritza Erakunde Profesionaletara bideratzeko 200.000€ko laguntza onartu da gaur http://t.co/jKnbBjK

  • @Joseba_NA
    2014.eko urriak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @BittorOroz: Sindikatu izaerako Nekazaritza Erakunde Profesionaletara bideratzeko 200.000€ko laguntza onartu da gaur http://t.co/jKnbBjK

  • @77artaud
    2014.eko urriak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @BittorOroz: Sindikatu izaerako Nekazaritza Erakunde Profesionaletara bideratzeko 200.000€ko laguntza onartu da gaur http://t.co/jKnbBjK

  • @nirea_akordioa

    RT @BittorOroz: Jaurlaritzak itsasoari eta arrantzari lotutako ikasketak egiteko beken deialdia onartu du gaur http://t.co/jKnbBjK2ne #itsa…

  • @Etxetxo
    2014.eko urriak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @BittorOroz: Jaurlaritzak itsasoari eta arrantzari lotutako ikasketak egiteko beken deialdia onartu du gaur http://t.co/jKnbBjK2ne #itsa…

  • @arantxa_tapia

  • @BittorOroz
    2014.eko urriak 21

    Comentario de Twitter:
    Sindikatu izaerako Nekazaritza Erakunde Profesionaletara bideratzeko 200.000€ko laguntza onartu da gaur http://t.co/jKnbBjK2ne #nekazaritza

  • @ilertxundi
    2014.eko urriak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @BittorOroz: Jaurlaritzak itsasoari eta arrantzari lotutako ikasketak egiteko beken deialdia onartu du gaur http://t.co/jKnbBjK2ne #itsa…