Berriak Lehendakaritza
Eu

Gobernuak Gaza, Zisjordania eta Guatemalarako laguntza humanitarioak onartu ditu. (2014-10-21(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2014.eko urriak 21

LABURPENA

Gobernu Kontseiluak argi berdea eman dio gaur Guatemala, Zisjordania eta Gaza iparralderako 545.000 euroko laguntza humanitarioak emateari. Laguntza horiek Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak ekintza humanitarioa finantzatzeko urte osoan egiten duen jarduketan sartzen dira eta 2.600.000 euroko zenbatekoa dute.

Zehazki, gaur onartutako laguntzak GGKE hauei emateko dira:

Asociación Paz con Dignidad erakundeari Gaza iparraldean dagoen Al Awda Ospitaleko larrialdi zerbitzuei laguntzeko eta zerbitzu horiek indartzeko 199.246 euroko laguntza.
Asamblea de Cooperación por la Paz erakundeari Zisjordaniako C guneko 4.650 pertsonen baldintzak, ura, saneamendua eta higienea hobetzeko 181.174 euroko laguntza.
Mundu Bakean erakundeari arriskuen kudeaketa-programa baterako, Guatemalako Carreché Sechinako hondamendietarako, hain zuzen, 164.586 euroko laguntza.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau