Berriak Lehendakaritza

Lehendakariak bestelako espetxe-politika bat egin daitekeela aldarrikatu du Urte Judizialaren irekieran

2014.eko urriak 22

Iñigo Urkullu lehendakariak ziurtatu du egungo legediak aukera ematen duela euskal gizarteari hobeto egokituko zaion bestelako espetxe-politika bat egiteko. Urkulluren ustez, botere judizialak izan behar du, eta izan daiteke, Bakearen eta Bizikidetzaren sendotze-faseko protagonista. Fase horren euskarria memorian oinarrituriko biolentziaren amaierarekiko, errekonozimenduaren bidezko adiskidetzearekiko eta egindako mina konpontzearekiko konpromisoa izango da.  

Iñigo Urkullu lehendakaria Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian egin den Urte Judiziala irekitzeko ekitaldian izan da gaur goizean, Josu Erkoreka eta Estefanía Beltrán sailburuekin batera. Ekitaldiaren zuzendari Juan Luis Ibarra aritu da. 

Lehendakariak bere gobernuaren hiru oinarrien berri eman dio botere judizialari. Alde batetik, bakea eta bizikidetza; betiere beste espetxe-politika bat egitea posible dela aintzat hartuta; dimentsio soziala ahaztu gabe, pertsonen askatasuna eta berdintasuna efektibo egiteko konpromisoa azpimarratuta eta neurrigabeko klausula judizialen, lurzoru klausularen edo preferenteen gaien tankerako errealitateei irtenbidea eskainita. Eta, azkenik, euskal autogobernuari erreferentzia eginez, Urkulluk botere judizialaren berezko eredu baten alde egin du, Estatuak ezarritako egungo eredu «zalantzazko eta burutu gabetik» urrun. Nolanahi ere, lehendakariak adierazi du Justizia Ministerio berriarekin «lankidetza adimentsuko» garai berri bat irekitzea espero duela. 

Justiziaren modernizazioa
Etorkizunari begira, Eusko Jaurlaritzak bere egin du bulego judizial berrien azpiegitura informatikoa modernizatzeko eta egokitzeko erronka. Eta horretarako, hurrengo hamar hilabeteetan aplikatzeko inbertsio-programa berri bat zuzendu du, justizia arintzeko eta haren eraginkortasuna hobetzeko helburuarekin. Hori guztia lortzeko, tresna teknologiko berri bat ezarriko du, zeinak informazio-erregistro bakarra sortzeko aukera emango baituen, hala sareko lana erraztu eta kontrola areagotzeko.

 

Iruzkin bat
  • ana
    2014.eko urriak 22

    pues me alegro muchisimo anim @iurkullu le doy todo mi apoyo a usd

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak