Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

Bioterra Azokaren hasiera

2010.eko ekainak 04

Erakusketarien %70 datoz Euskadiko Autonomia Erkidegotik kanpo

Ingurumen sailburuak Produktu ekologikoen, Bioeraikuntzaren, Energia Berriztagarrien eta Kontsumo Arduratsuaren Bioterra Azokaren 7. edizioari hasiera eman dio.

Pilar Unzalu, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak Bioeraikuntzaren, Energia Berriztagarrien eta Kontsumo Arduratsuaren Bioterra Azokaren 7. edizioa inauguratu du gaur Irunen. Gipuzkoako azokarik garrantzitsuenetarikoa da hau eta sailburuak adierazi duenez, bizimodu jasangarriago bat suposatzen duten merkatuen "adibide ezin hobea".

Pilar Unzaluk emandako datuen arabera, Bioterrara 100 erakusketari bertan izango dira, "2004ko bikoitza". Erakusketarien %70 datoz Euskadiko Autonomia Erkidegotik kanpo.

Eusko Jaurlaritzak "produkzio ekologikoaren aldeko apostua" egin du, Unzaluk zuzentzen duen sailaren ildo nagusienetakoa baita. Sailburuak adierazi duenez, azoka honek "baliabide eta energia gutxiago kontsumitzen duen garapen eredu baten alde egiten dugula" adierazten du.

Balio guzti hauek ezartzen dituen enpresek "etorkizunean oihartzun nabarmena izando dutela" adierazi du Ingurumen sailburuak.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
  • Pilar Unzalu
    Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua (IX legealdia)
Beste gonbidatu batzuk
  • Pilar Unzalu