Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

URA-Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Busturialdeko Uren Partzuergoak sinatu berri dute Urdaibaiko Ur-hornidurarako Lurralde Ekintzarako Plana.

2014.eko urriak 21
  • Lurralde Ekintzarako Plan hori, URA-Eusko Jaurlaritzak (135.000€) eta Bizkaiko Foru Aldundiak (65.000€) ordainduko dute.
  • Ur-hornidurarako Lurralde Ekintzarako Plana: Urdaibako ur-hornidura konpontzeko bidean.
  • Ur-horniduraren erronkak Urdaibain: hornidura bermatu, emari-ekologikoak aintzat hartu eta sistemaren kalteberatasuna murriztu.
  • Plangintza Hidrologikoak zehaztu ditu jada balizko aukerak

Gasteiz, 2014.10.21 Uraren Euskal Agentziak-URAk (Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikarako Sailera atxikia), Bizkaiko Foru Aldundiak eta Busturialdeko Uren Partzuergoak sinatu berri dute Urdaibaiko Ur-hornidurarako Lurralde Ekintzarako Plana deritzona egitea ahalbidetuko duen hitzarmena.

Bada urte batzuk Busturialdeako ur-hornidura aztergai izan dela: bai horniduraren bermearen ikuspuntutik, bai uraren gehiegizko ustiapenaren ikuspuntutik,horrek dakartzan ingurumen-kalteraginak kontuan izanda. Hala ere, oraintsu arte, gai horretan zer esanik duten administrazioak eta ur-horniduraz arduratzen den erakundea ez dira bat etorri arazoa konpontzeko egin beharreko ekintzak zehazterako orduan.

Ur-hornidurarako Lurralde Ekintzarako Plana:Urdaibako ur-hornidura konpontzeko bidean.

Ur-hornidurarako Lurralde Ekintzarako Plana oinarritu egiten da Plangintza Hidrologikoak ezartzen dituen ingurumen-gidalerroetan (horien artean, emari-ekologikoak aintzat hartzea). Urdaibaiko ur-hornidura hobetzeko Plan horrek erraztuko du erakundeek elkarlanean zehazten joatea beharrezkoak diren azpiegiturak.

Hau da, hirigintza osagarriak dituen agiri batez ari gara (Urdaibai Biosfera-Erreserbaren Erabilera eta Kudeaketa zuzentzeko Planaren VIII.kapituluan xedatzen dena). Agiri horrek, beste egitasmoen artean, xede du lur-sailak erreserbatzea; besteak beste, kokatu ahal izateko Plangintza Hidrologikoan aurreikusitako balizko irtenbideen zati diren azpiegiturak.

Ur-horniduraren erronkak Urdaibain: hornidura bermatu, emari-ekologikoak aintzat hartu eta sistemaren kalteberatasuna murriztu.

Kasu honetan, Plangintza Hidrologikoak argi zehaztu ditu Busturialdeako Sistemaren ahuleziak, bertan zaila baita hornidura-bermea eta emari ekologikoak uztartzea. Izan ere, urteko agorraldi sasoietan biztanleei ur-hornidura bermatzeak badu ordainsaririk: eskualdeko lurrazaleko ur-hargune nabarmenenek ez dute emari ekologikorik aintzat hartzen (bereziki, Golako eta Mapeko behealdeko ibai-tarteetan) ezta lurpeko urek elikatzen dituzten errekastoetan hartutakoak ere (Olalde, adibidez). Hortaz, uda sasoian, sarri ikus daitezke ibai tarteak lehor.

Plangintza Hidrologikoak zehaztu ditu jada balizko aukerak

Lurralde Ekintzarako Plana, beraz, Urdaibako hirigintzan betebeharreko eskakizuna da eta xede du lur-sailak erreserbatzea, besteak beste, kokatu ahal izateko Plangintza Hidrologikoan aurreikusitako ur-hornidurarako azpiegiturak.

Behin betiko irtenbidea, ziuraski hemendik pasa beharko da: baliabideak kanpotik ekartzea (lurrazaleko urak zein lurpekoak). Kontuan izanda: eskuragarri diren baliabideak zehaztu direla, ur-eskaeraren aldakortasuna zehaztu dela, ura banatzeko sarearen eraginkortasunari erreparatu zaiola, egin zitezkeen erregulazio-lanak egin direla, eta alde batera utzita,  Biosferaren Erreserban, ur-azaleko baliabideen erregulatze lanak.

 

Ortoargazkien iturria: GeoEuskadi 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)