Berriak Herrizaingoa
Eu

Ertzaintzan sartzeko izena eman duten pertsona kopuruak historiako marka guztiak hautsi ditu

2010.eko ekainak 03

4.052 pertsona aurkeztu dira Ertzaintzaren hogeita hirugarren promozioan sartzeko. Hortaz, hogeita bederatzi hautagai daude eskaintzen den postu bakoitzeko, guztira 140. Inoiz baino pertsona gehiagok eman dute izena promozio honetarako, aurrekoen aldean errekor historikoa suposatzen du. Herizaingo Sailaren ustetan, ertzainen lanbideak urteen buruan irabazi duen ospe onaren adibide argia da hautagai kopuruak izan duen igoera.

Joan den asteburuan amaitu zen Ertzaintzaren 23. promozioan izena emateko epea; maiatzaren hasieratik zegoen irekita. Egiaztatu diren eskaeren arabera, 4.052 gazte (3.052 gizonezko eta 1.000 emakume) aurkeztu dira deialdi honetara. Horrek esan nahi du, guztira eskaintzen 140 postuetako bakoitzeko 29 hautagai daudela. Tasa hau Ertzaintzaren historian izan den altuena da, besteekiko alde nabarmenarekin.

Herrizaingo Sailak uste du ertzainen lanbidea gero eta erakargarriagoa dela gazteen artean eta Ertzaintzan sartzeko izen emateen igoera dela horren adibiderik argiena.

15. promozioa zen, orain arte, hautagai gehien izan zituena; postu bakoitzeko 19 pertsona aurkeztu ziren. Azken urteotako beste promozio batzuek ere izan dituzte partehartzaile kopuru handiak, postu bakoitzeko 10 hautagaitik gora izatea lortuz. Horrela, 1981ean egin zen lehen promoziotik honako bilakaeran ikus daiteke hautagaien kopuruak gora egin duela urtero.

1,72 eta 2,07 hautagai izan zituztenen lehen bi deialdiek, hurrenez hurren. Handik aurrera, aurkeztu diren pertsonen kopurua etengabe hazi da urteak joan ahala. Dena den, oraingoa izan da igoerarik handiena: 22. promozioan 10 hautagai izan ziren postu bakoitzeko eta 23. honetan 29 dira.

23. promozioko 140 lanpostuak azken hilabeteotan Ertzaintzan hutsik egon diren postuak betetzeko eskaintzen dira. Horrela, eta Aresek Legegintzaldiaren hasieran sinatu zuen bezala, 800 izango dira Ertzaintzako langile ofizialak eta kopurua hala mantentzeko ahaleginak egingo dira. Hala ere, hautaketa fasean edo oinarrizko ikastaroan zehar postu gehiago bete gabe geratuko balira, orain eskaintzen diren 140 postuei gehiago gehitzeko aukera dago.

Hogeita hamabost urte

 

23. promozio honetan, Ertzaintzan sartzeko adina, leen aldiz, 35 urtera zabalduko da, EAEko Polizia-taldeen Aukeraketa eta Prestakuntza Araudian orain dela gutxi onartu zen aldaketa betez. Honela, hiritar kopuru handi batek ertzain izateko duen eragozpen nagusia desagertuko da. Gainerako baldintzak aurreko promozioetako berberak dira: 18 urtetik gora izatea, Espainiako nazionalitatea edukitzea eta gutxienez eskola-graduatuko ikasketak izatea. Izena emateko fase osoa internet bidez egin da azken deialdi honetan.

Hautaketa fasea

 

Izena eman ostean, hautaketa faseari ekingo diote hautagaiek. Kanporaketa-sistema bidezko froga ezberdinetan beren ezagupenak, adimen-gaitasuna, nortasuna eta egoera fisikoa erakutsi beharko dituzte lehenik. Ostean, eta aurrekoak gaindituz gero, froga psikotekniko batzuk egingo dizkiete.

Hautaketa fasea gainditzen dutenak Arkautiko Euskal Herriko Poliziaren Ikastegian oinarrizko heziketa ikastaro bat hasiko dute eta bukatzean, agente modura praktikak egin ahal izango dituzte.

 

2 iruzkin
  • Irekia
    2010.eko ekainak 24

    Iñigo:

    Aunque resultaría casi imposible determinar las razones de una mayor o una menor presencia de ciudadanos/as vascos/as en la Academia de Ávila o en cualquier otra situación, cabe pensar que la existencia de una Policía de ámbito autonómico, como es la Ertzaintza, contribuye a restar aspirantes a otros cuerpos. Es razonable imaginar que entre la población vasca se produce una mayor identificación con la Ertzaintza que con otras Policías, por razones de proximidad, como puede registrarse en otros ámbitos geográficos con cuerpos autonómicos o forales, (Policía Foral de Navarra o Mossos de d’Esquadra). A esta identificación de orden simbólico, deben añadirse otras consideraciones que también pueden contribuir a esta situación que se señala en el comentario, como la seguridad de que se ejercerá la profesión cerca del domicilio.

    Respecto a la publicidad de las pruebas de ingreso en cuerpos como la Guardia Civil, el Cuerpo Nacional de Policía, otras policías autonómicas o las Fuerzas Armadas, consideramos que éstas cuentan con mecanismos de publicidad, más allá de las publicaciones oficiales, que son suficientes para que cualquier ciudadano interesado en su incorporación a alguna de estas profesiones esté suficientemente informado.

    Entre los requisitos recogidos en la convocatoria de ingreso en la Academia de Arkaute, está el de la nacionalidad española. No existe, discriminación alguna en este sentido. En todo caso, el Departamento de Interior está muy satisfecho de que la respuesta de la ciudadanía a la convocatoria de la XXIII Promoción se haya visto respondida con un número de solicitudes (un total de 4.052, 29 aspirantes por plaza) que ha supuesto una cifra récord en la historia de la Ertzaintza, lo que considera que responde a un cada vez mayor atractivo de la profesión de Ertzaina.

  • 2010.eko ekainak 12

    Desconozco si estos mensajes llegan a alguna autoridad competente, pero quisiera dejar una reflexión acerca del aumento de aspirantes a ertzaina.

    Hace un par de años tuve la oportunidad de visitar la academia de la Policía Nacional, en Ávila. Me llamó muchísimo la atención que de los aproximadamente 2000 aspirantes a policía, sólo cinco fueran vascos. Esto no se corresponde con la proporción de población que vive en Euskadi, respecto al resto del Estado.

    Por ello, creo que el departamento de Interior debería comunicar a aquellos que no superen la prueba que, además de la Ertzaintza, existen otros cuerpos a los que pueden acceder: Policía Nacional, Guardia Civil, Fuerzas Armadas o incluso otros cuerpos autonómicos.

    Del mismo modo, me gustaría que gentes de otras zonas del Estado pudieran venir a postularse como agentes de la Ertzaintza. Sé que en estas últimas promociones ha habido nuevos agentes que no eran vascos, y me encantaría que esto fuera normal y corriente.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko