Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Oregi: «Beharrezkoa da Bilboko portuak trenbide-zirkulaziorako azpiegitura edukitzea, egungo oztopoak gainditzeko»

2014.eko urriak 22
  • Bilboko Hegoaldeko Trenbide Saihesbidea

 

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregiren ustez, beharrezkoa da Bilboko portuak eta salgaien garraiorako eskaera handia duten haren inguruko gune nagusiek trenbide-zirkulaziorako azpiegitura edukitzea, egungo oztopoak gainditzeko.

Legebiltzarreko batzordean azaldu du Pastor ministroari proposatu ziola eraikuntza proiektua sortzeko lankidetza-hitzarmena egitea. «Ordutik, iazko apiriletik, Ministerioari behin eta berriz esan diogu prest gaudela hegoaldeko trenbide saihesbidea eraikitzeko lankidetza estuan aritzeko», adierazi du.

Sailburuak gogorarazi du Sustapen Ministerioak 2008ko martxoaren 16an «Hegoaldeko trenbide saihesbideari buruzko informazio-azterketa» jarri zuela jendaurrean, eta Eusko Jaurlaritzak hainbat alegazio eta iradokizun egin zizkiola.

«Oraingoz ez diete alegazioei erantzun, ez Jaurlaritzarenei, ezta gainerako erakundeenei eta herritarrenei ere. Horrenbestez, 2008ko informazio-azterketa onartu gabe dago. 2013ko apirilaren 9an, Sustapeneko ministroari lankidetzan aritzea planteatu nionean, informazio-azterketaren hurrengo faseei ekitea zen nire asmoa», azaldu du Oregik.

 

Ortoargazkien iturria: GeoEuskadi 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)