Berriak
Eu

Euskadik eta Ipar Irlandak lankidetzan jardungo dute, PEACE PROGRAMME IV 2014-2020 egitasmoan

2014.eko urriak 21

Iñigo Urkullu lehendakariak egunotan Euskadira etorritako Ipar Irlandako ordezkariei harrera egin die, bake eta bizikidetza alorreko Europako proiektuetan lankidetza-esparru posibleak nola jorratu aztertzeko. Zehazki, Europar Batasunak sustatutako PEACE programari egin dio erreferentzia Iñigo Urkullu lehendakariak. Esandako programa horrek Ipar Irlandako bakea eta adiskidetzea jorratu ditu gatazka armatuaren ostean.

Euskadi eta Ipar Irlanda PEACE 2014-2020 programan elkarrekin jardutearen aldekoa da Urkullu. Hala, bere esanetan, bakearen eta bizikidetzaren alorreko Europako politikak ez lirateke Ipar Irlandan bakarrik aplikatuko, baizik eta Euskadin ere bai. Gainera, hemen egindako lanak Europar Batasuneko beste toki batzuetara ere eraman ahal izango lirateke programa horri esker, Urkulluk azaldu duenez.

Hiru urte bete dira ETAk jarduera armatua behin betiko utzi zuela, eta lehendakariak baieztatu du bakerako unea dela, mentalitatea aldatzeko unea. Urkulluk aitortu du ez dela lan samurra, baina uste du Ipar Irlandaren eta Euskadiren arteko lankidetzak bientzako onura topatzea duela helburu. Lehendakariak esan du bi gizarteek tankerako ezaugarriak dituztela, bakea eraikitzea aro historiko berean edota erakundeen zein gizarte zibil ordenatuko eragileen arteko lankidetza.

(Informazio gehigarria)

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • ana
    2014.eko urriak 22

    pues me alegro mucho @iurkullu estoy de luto por la muerte de un tio mio rafael en carricola . eta debe desaparecer de una vez por todas

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Pat Colgan