Berriak Osasuna
Eu

AUO-ren plan zuzendariaren helburua da Araban ospitale moderno bat jartzea, hiru egoitza osagarrirekin, kalitatezko osasun laguntza eta goi mailako prestazioak eskaintzeko

2014.eko urriak 20

Osasuneko sailburu Jon Darpónek Osakidetzako Osasun Laguntzako zuzendari Antonio Arraizarekin batera, Arabako osasun-antolamendua datozen urteetarako definituko duen Plan Zuzendariaren ildo nagusiak aurkeztu ditu gaur goizean Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordean, berak eskatuta.

Azaldu dutenez, Plan Zuzentzaileak 2013aren amaieran onartutako Plan Funtzionalak ezarritako aurreikuspenak zehazten ditu oro har. Osasuneko sailburuaren hitzetan, «orain, ospitale moderno bat jarriko da Araban, hiru egoitza osagarrirekin, kalitatezko osasun-laguntza eta goi-mailako prestazioak eskaini ahal izateko. Arabarrek ERREFERENTZIAKO UNIBERTSITATE OSPITALE MODERNO bat duen osasun-sistema publikoa izatea nahi dugu, eta osasun-laguntza bikaina eskaintzea, jardueraren funtsezko alderdietako bi ikerketa eta berrikuntza direla».

Jon Darpónek iragarri duenez, lehen fasearen inbertsio ekonomikoa guztira 45 milioi eurokoa izango da, eta lanak 2015ean hasiko dira. Aurreikusten denez, 2018an amaituko dira.

Ospitale berria errealitate izango denean, AUOk 518 ohe izango ditu akutuentzako Txagorritxun eta 317 ohe akutu, kroniko eta eriondokoentzako Santiagon, Osakidetzako Osasun Laguntzako zuzendariak adierazi duenez.

Gainera, ospitaleak ebakuntza-gela gehiago izango ditu Txagorritxun, eta Santiago egoitzakoei eutsiko zaie.

Txagorritxuko kirurgia-zerbitzu zentralen eraikin berriak 22 ebakuntza-gela izango ditu, iragarri den bezala; hartara, pazientearen segurtasuna handituko da, eta itxarote-denborak murriztu.Plan Zuzendariak nabarmen areagotuko ditu Eguneko Ospitaleko, Ospitale Kirurgikoko, Mediku Ospitaleko, Ospitale Psikiatrikoko eta Ospitale Onko-Hematologikoko postuak.

Larrialdi berriak zabalagoak izango dira, eta 50 box eta 14 kontsulta izango dituzte. Hala, pediatriako larrialdiak nahiaz helduen larrialdiak artatu ahal izango dira, espazio handiagoarekin. Horrez gain, Santiago Ospitaleko larrialdi zerbitzua zabalik egongo da.

Beste zerbitzu batzuei dagokienez, Obstetrizia Blokea eta Jaioberrien Unitatea berregituratu egingo dira, epe motz, ertain eta luzeko eskaerara egokitzeko. Erditzeen eremua dilatazio-erditzeko 4 gelarekin, urpean erditzeko gela batekin eta zesareetarako ebakuntza-gela batekin indartuko da; hartara, segurtasuna indartuko da, bai eta jaioberrien nahiz amen erosotasuna ere.

Gainera, nefrologia- eta dialisi-zerbitzua egokitzea aurreikusten da; zehazki, hemodialisi kronikoa Santiango dago.

Santiago egoitzan, horrez gain, Oftalmologia Zentro potente bat jarriko da, egitura berri batean zerbitzu guztiak (kontsultak, diagnosi-probak, ebakuntza-gelak, eguneko ospitalea...) hartuko dituena.

Txagorritxu egoitzako obrak hasteko, hego-blokea –Errehabilitazioa dago orain han– eraitsiko da, eta lehenago kanpo-kontsulten gunea berritu.

Fase honetan, zerbitzu orokor kirurgikoen bloke berria eta aparkaleku berria eraikiko dira.

Santiago egoitzan hainbat fasetan egingo dira behar berrietara egokitzeko lanak. Lehen fasean, Errehabilitazioko, Kirurgia Handi Anbulatorioko eta Oftalmologia Zentroko zerbitzuetako blokeak zaharberrituko dira.

AUOren proiektua garatzeko plangintza eta koordinazio

Osakidetzako Osasun Laguntzako zuzendari Antonio Arraizak nabarmendu duenez, «anbizio handiko proiektu honek plangintza zorrotza behar du, lanen inpaktua gutxitzeko eta uneko egiturak ahal bezainbeste aprobetxatzeko, ohiko osasun-eremuen eta administrazio-eremuen erabilerarekin bat; horrek esan nahi du bi egoitzetako zerbitzuek koordinatuta egon behar dutela Plan Zuzendariaren garapenean».

Azkenik, Plan Zuzendariak aintzat hartuko du arkitektura etorkizuneko hirira egokitzea: aurrealde berria, inguratzaile eta estalkiak integratzea, eta abar.

«Ospitale baten irudi modernoa milurteko berriaren hirian», esan du Amaitzeko Antonio Arraizak.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Antonio Arraiza, Osakidetzako Osasun Laguntzako Zuzendaria / Director de Asistencia Sanitaria de Osakidetza