Berriak

Kontsumobidek finantza produktuei buruzko aholkularitza zerbitzu berri bat abiaraziko du

2014.eko urriak 20

Kontsumobidek finantza-produktuei buruzko aholkularitza-zerbitzu pertsonalizatu berri bat eskainiko die Euskadiko kontsumitzaileei.

Urriaren 15ean abiarazi zuen Kontsumobidek zerbitzua, eta abenduaren 31ra arte eskainiko du. Zerbitzu honek finantza-produktuei buruz ohartaraziko die kontsumitzaileei, eta orientazioa emango die, horiek kontratatu baino lehen, zehatz-mehatz jakin dezaten zer eskuratuko duten eta zer onura eta arrisku dituzten.

Zerbitzua interesatzen zaien kontsumitzaileek harremanetan jarri behar dute Kontsumobiderekin 945 06 21 40 telefono-zenbakira deituta, eta identifikazio-datuak eman beharko dituzte, bai eta aholkularitza behar duten finantza-produktuari buruzko datuak ere.

Eskaera jaso ondoren, Kontsumobidek zuzenean erantzungo die telefono-dei baten bidez, edo gaian aditua den pertsona batek aurrez aurreko elkarrizketa bat izango du interesdunarekin, norberak nahiago duen bezala; betiere, kontsumitzaileei zerbitzurik onena emateko helburua betez.

Gainera, Kontsumobidek kasuen segimendua egingo du, eta aditu-taldearen aholkularitza jasoko duten guztiei telefonoz hots egingo die, hilabete geroago, inkesta bat egiteko. Azkenik produktua eskuratu duten, zerbitzuaren bitartez emandako gomendioak eta orientabideak jarraiki eskuratu duten eta jasotako erantzun, tratu eta zerbitzua zer-nola baloratzen duten jakin nahi da.  

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuak Euskadiko kontsumitzaileak eta erabiltzaileak kontsumo-ekintzaren prozesu osoan –kontsumitu aurretik, bitartean eta ondoren– erabat babesteko lan egiten du.

Hori dela eta, Kontsumobideko zuzendari Elena Unzuetak nabarmentzen duenez, zerbitzu berri honek helburu horri erantzuten dio, bai eta Euskadiko kontsumitzaile guztiei informazioa eta prestakuntza eskaintzeko helburuari ere.

Kontsumobiden 2013an aukeztutako erreklamazioen artean (10.952), 1.628 banku-zerbitzuen arloan izan ziren. Eta banku-zerbitzuen arloan egindako erreklamazio guztietatik,  % 11 hipoteka-maileguei buruzkoak izan ziren, % 8 zerbitzuaren gabeziei buruzkoak eta % 7,5 komisioen arlokoak.

 

Vitoria-Gasteiz, 2014ko urriak 20

Iruzkin bat
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @CyberEuskadi
    2014.eko urriak 20

    Comentario de Twitter:
    "Kontsumobide pone en marcha un nuevo servicio de asesoramiento sobre productos financieros" http://t.co/1q9NpGfTDS