Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Fudike-k Enpresa Digitala sarietako lehen saria lortu du

2010.eko ekainak 03

Undak lehiakortasuna “geure gizartearen etorkizuna bermatzeko bidea” dela adierazi du.

Enpresa Digitala sariek Fudike-k bere lehiakortasuna hobetzeko asmoz informazioa eta telekomunikazioen teknologiak (IKT) erabiltzeko egin duen lana aintzatetsi dute. Bernabé Undak, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburuak, Fudike-k eta Enpresa Digitala sarien zazpigarren edizio honetan sarituak izan diren beste 11 enpresek “beren erakundeak lehiakorrago bihurtzearen alde egin duten apustu argia" gailendu du.“Lehiakortasuna Gobernu honen helburua da”, esan du Undak, eta bere saila lantzen ari den Lehiakortasun Plana uda baino lehen prest egongo dela azaldu du. “Euskadi toki lehiakor bihurtzeko gidaliburu bat izango da”, gehitu du.

Industria Sailak eta Euskadiko hiru aldundiek “Fudike” enpresari “Enpresa Digitala” sarien zazpigarren edizioko lehenengo saria eman diote enpresan eskuz egiten ziren prozesu guztietarako kudeaketa integratuko sistema osatu bat instalatu duelako. Industria sailburuak, Bernabé Undak, Enpresa Digitala Sarien VII. Edizioko sari nagusia Fudike enpresari eman dio Informazioaren eta Telekomunikazioen Teknologiarekin (IKT) lotutako proiektuak barne hartzeagatik eta “enpresak lehiakorrago izatea lortzearen aldeko apustu argia egiteagatik”.

Enpresa Digitala sariak banatzeko ekitaldia Miñao Teknologia Parkean egin da. Industria sailburu den Bernabé Undaz gain, ekitaldira Arantza Zenarruzabeitia Arabako Foru Aldundiko Berrikuntza eta Ekonomia Sustapenaren saileko foru diputatua, Izaskun Artetxe Bizkaiko Foru Aldundiko Berrikuntza eta Lehiakortasunerako zuzendari nagusia, Angel Irastorza Gipuzkoako Foru Aldundiko Informaziorako Sistemetako zuzendari nagusia eta Tomás Orbea SPRIko zuzendaria ere joan dira.

Bere esku-hartzean, Unda sailburuak 12 enpresa sarituak laudatu ditu “enpresak lehiakorragoak izatea lortzearen aldeko apustu argia egin dutelako”, eta hori “bizirauteko bermea” delako. Ildo horretatik, Undak uda baino lehen “Euskadi toki lehiakorragoa izatea lortzeko” Lehiakortasun Plana aurkeztuko duela adierazi du. “Argi ikusi behar dugu geure gizartearen etorkizuna bermatzeko bidea dela”, erantsi du.

Fudike

Organizazioak Fudike enpresa –altzairu herdoilgaitzezko piezen galdaketaren arloan egiten du lan, duela 150 urte baino gehiago eratu zen eta 37 langile ditu- saritu du “enpresaren prozesu guztietarako kudeaketa sistema integratu osatu bat (ERP) ezarri duelako eta sistemak eragin handia duelako, izan ere, fakturazioa, erosketak, salmentak eta biltegiratze-lanak eskuz egiten ziren”. Instalazio horri esker, prozesu guztiak informatizatu egin dira eta horrela, enpresak bere lehiakortasuna hobetzea lortu du.

Euskadiko Informazioaren Gizartea garatzea sustatzeko diru-laguntza programetara ETEetan IKTak ezartzeko 1.500 proiektu baino gehiago aurkeztu ziren eta horien guztien artean hautatutako 12 enpresa finalisten artean Fudike aukeratua izan da.

Horrez gain, lurralde historiko bakoitzeko proiekturik onena saritua izan da. Zehazki, sarituak Internacional de Productos Metálicos, Consultoría Lumínica eta Saludnova izan dira eta sariak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiak eman dizkiete, hurrenez hurren.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
  • Bernabé Unda
    Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburua (IX legealdia)
Beste gonbidatu batzuk
  • Bernabé Unda, sailburua