Berriak Lehendakaritza
Eu

Kudeaketa Publiko Efektiboan saritutako bi erakunderen ordezkariak Euskadin dira, beren esperientziak partekatzeko

2014.eko urriak 20

Amerikako Estatuen Erakundeak (AEE) Kudeaketa Publiko Efektiborako Berrikuntzari buruzko ekimenean parte hartzera gonbidatu zuen Eusko Jaurlaritza, eta hori PIGEP 2013 Sariarekin gauzatu zen. Sari hori, bada, Panaman eman zen, martxoan. Eusko Jaurlaritzak politika publikoetako gardentasunari eta parte-hartzeari buruzko ekimenak aurkeztu zituen.

Gainera, lankidetza-esparru bat ezarri zuen AEErekin, orduan aitortutako lau erakundeek beren ekimen eta proiektuak partekatu eta hedatu ahal izan ditzaten Euskadin.

Horietako bi, bada, Euskadin izango dira aste honetan. Zehazki, Mexikoko Pueblako Udaleko Udal Plangintza Institutuko koordinatzaile nagusi Luis Fernando Graham Velver eta Panamako AIG Gobernu Berrikuntzarako Agintaritza Nazionaleko Internet, Inklusio eta Mugikortasuneko zuzendari Pablo A. Ruidiaz.

Gaur goizean eman diote hasiera agendari: bilera bat egin dute Lehendakaritzan, eta horretan Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Marian Elorza, Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko zuzendari Javier Bikandi, Gobernu Irekiko zuzendari Luis Petrikorena eta Kanpo Harremanetako teknikari Estibaliz Urzelay izan dira.

Jarraian, diek beren proiektu irabazleak azaldu dituzte.

Mexikoko Esperientzia Berritzailearen aurkezpena

Udal Zereginak Ebaluatzeko Sistemaren proiektua (SEDEM) zortzi urtez ari da martxan, hiru administraziotan, bi alderditatik eratorrita.

Gaur egun, SEDEMen operazio-basea Pueblako Udal Plangintzako Erakunde sortu berrian dago (Mexikoko Puebla estatua). Urte hauetan, sistema erakundean sendotzen joan da, eta, gaur egun, babeserako tresna ezinbestekoa da udal gobernuko dependentzien eta erakundeen planei, programei eta proiektuei segimendua egiteko, guztia ere lorpenak, gabeziak eta aukera-guneak identifikatzeko, kudeaketan etengabeko hobekuntza modu eraginkorrean gauzatzeko eta Puebla udalerrian herritarren eskariak eta beharrak asetzeko baldintzak sortzeko, eta, horrez gain, kontu-emateak eta gardentasuna lortzea errazteko.

Panamako Esperientzia Berritzailearen aurkezpena

«Red Nacional de Internet RNI- Internet para todos» proiektuaren helburua hari gabeko konektagarritasuna sustatzea da herrialdeko txoko guztietara, dohainik eta sarbide errazarekin.  Proiektu honen bidez, Gobernuak herritarren partaidetza eta gizarteratzea nahi du Informazioaren eta Komunikazioen Teknologien erabileran, jakintzaren gizartean txertatzeko eta hura garatzeko. Finean, Interneteko sarbidea handitzea lortu nahi da, plataforma digital bat hornitzea ETEen lehiakortasuna sustatzeko eta ekonomia formalean sartzeko, baita aukera-berdintasuna, hezkuntza sustatzea eta jakintzari bide emate ere, tarte digitala murriztuta.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Pablo A. Ruidiaz , director de Internet, Inclusión y Movilidad de la Autoridad Nacional para la Innovación Gubernamental de Panamá, y Luis Fernando Graham Velver, coordinador general del Instituto Municipal de Planeación de Puebla