Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Gobernu Kontseilua bideokonferentzia bidez elkartuko da datorren astean Jaurlaritzaren historian lehendabizikoz

2014.eko urriak 20
  • Urriaren 28an, Iñigo Urkullu lehendakaria eta Arantza Tapia sailburua Mexikon izango direnez bidaia ofizialean, Jaurlaritzako Kontseiluarekin online bidez jarriko dira harremanetan; hala, 2015erako Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrak onartuko dituzte. 
  • Erakunde kolegiatuek bide elektronikoen bidez bilera egiteko aukera 2007ko ekainaren 22ko herritarrek Zerbitzu Publikoetarako sarbide elektronikoa izateari buruzko 11/2007 Legean aurreikusten da.

Jaurlaritzako Kontseiluak bideokonferentzia bidez egingo du bilera urriaren 28an, Jaurlaritzaren historian lehendabizikoz. Orain arte inoiz ez zen erabili aukera hau, baina 2007ko ekainaren 22ko herritarrek Zerbitzu Publikoetarako sarbide elektronikoa izateari buruzko 11/2007 Legeko Lehenengo Xedapen Gehigarrian aurreikusita dago.

Iñigo Urkullu lehendakariak eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantza Tapiak urriaren 26az geroztik Mexikon bidaia ofizial bat egingo dute. Urriaren 28ko Gobernu Kontseiluak garrantzi berezia du, 2015erako Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrak onartuko baitituzte. Horregatik, lehendakariak eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuak ez dute bilera hori galdu nahi. Hori dela eta, Iñigo Urkullu lehendakariak eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantza Tapiak Lehendakaritzako egoitzarekin online bidez konektatuko dute. Izan ere, egoitza horretako bideo-bileretako gela batean elkartuko dira gainerako sailburuak.

Herritarrek Zerbitzu Publikoetarako sarbide elektronikoa izateari buruzko 2007ko ekainaren 22ko 11/2007 Legeak bilera ofizialak egiteko informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzeko aukera ematen du, legezko erabateko bermeekin; betiere, hiru baldintza hauek betetzen badira:

• Deialdia behar bezala egitea, eta gai-zerrendaren informazioa eta komunikazioa eskuratu ahal izatea, kasu honetan, Jaurlaritzako Kontseilua osatzen duten pertsona guztiek.
• Bileran den pertsona orok parte-hartze egokia izatea.
• Bileran parte hartzen duten pertsona guztiek hartutako erabakietako edukia eskuratzea, eta bileran egindako komunikazio guztiak aktan jasotzea.

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @abediaga
    2014.eko urriak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @vllona: El Consejo de Gobierno se reunirá la semana que viene a través de videoconferencia por primera vez en la histori... http://t.co

  • @JulioUsandizaga
    2014.eko urriak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @vllona: El Consejo de Gobierno se reunirá la semana que viene a través de videoconferencia por primera vez en la histori... http://t.co

  • @vllona
    2014.eko urriak 20

    Comentario de Twitter:
    El Consejo de Gobierno se reunirá la semana que viene a través de videoconferencia por primera vez en la histori... http://t.co/CuCNUzuzYb

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)