Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Eusko Jaurlaritzak turismo handiko eremuetako saltokietako ordutegiak erabat liberalizatzeko legearen aurkako helegitea aurkeztuko du

2014.eko urriak 18

 

  • Legeak ez du aintzat hartzen autonomia erkidegoen turismo handiko eremuak zehazteko gaitasuna, eta Estatuak erabakitako irizpideak eta baldintzak ezartzen ditu. Horrenbestez, legeak jarduteko gaitasuna eta merkataritzaren gaineko eskumen bereziak kentzen dizkio Euskadiri.
  • Eusko Jaurlaritzak bigarren aldiz hartu du halako neurri bat. Izan ere, irailaren 2ko Ebazpenaren bidez, liberalizazio osoak Bilbori eragitea lortu zuen.

Eusko Jaurlaritzak errekurtsoa aurkeztuko du turismo handiko eremutzat jotzen diren udalerrietako saltokietako ordutegiak erabat mugatu dituen, Madrilek  kaleratu berri duen legea. Lege horrek berriz kentzen dizkio arlo horretako eskumenak Euskadiri.

Irailaren 2an onartutako ebazpen baten bidez, Bilboko turismo handiko eremuak eta saltokietako ordutegiak mugatu zituen, indarrean dagoen Estatuko dekretuak erabateko liberalizazioa ezarri nahi zuelako. Orduan, Eusko Jaurlaritzak adierazi zuen Madrilen prestatzen ari ziren legearen aurkako errekurtsoa aurkezteko aukera aztertuko zuela.

Uztailaren 4ko 8/2014 Errege Lege Dekretua Lege bihurtuko dutela jakin ondoren, Eusko Jaurlaritzak erabaki du helegitea aurkeztuko duela, ordutegiei eta salmenta bereziei buruzko 20/2012 Errege Lege Dekretuarekin egin zuen bezala. Kasu bietan EAEren eskumenak zapaldu dituztela uste du, baita erabateko liberalizazioak merkataritza-sarearen aniztasuna eta iraunkortasuna kaltetuko dituela ere.

Estatuak planteatutako erreformaren bidez, autonomia-erkidegoek, udalen proposamenez, turismo handiko eremuak zehazteko eskumena izango dute, baina horiek zehazteko baldintzak oinarriko legediak emango ditu, baita zer udalerritan izan daitezkeen zehazteko irizpideak eta mugak ere.  Gainera, Estatuak muga horiek politika ekonomikoko arrazoien arabera berrikusteko eskubidea ere erreserbatu du.

Eusko Jaurlaritzaren ustez, Estatuaren lege berriak ez du errespetatzen turismo handiko eremuak zehazteko autonomia-erkidegoen gaitasuna baieztatzen zuen jurisprudentzia-irizpidea. Hala, xehetasun-lan bihurtu dutenez eta Estatuak zehazki adierazitako irizpideak eta baldintzak soilik aplikatuko direnez, autonomia-erkidegoek ez dute saltokien ordutegiekin lotutako politika publikoa gauzatzeko aukerarik izango.

Halaber, Eusko Jaurlaritzak uste du errege lege-dekretuak ekarriko dituen aldaketak Konstituzio Auzitegiaren doktrinaren aurkakoak direla, hain zuzen ere, Estatuak bere oinarrizko eskumenak erabiltzean arlo bateko eskumenak dituzten autonomia-erkidegoak gaitasun arautzailerik gabe utzi ezin dituela ezartzen duenaren kontrakoak.

 

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @iurkiaga
    2014.eko urriak 20
  • @arantxa_tapia
    2014.eko urriak 18

    Comentario de Twitter:
    recurrimos la nueva Ley para liberalización total de horarios comerciales en municipios de gran afluencia turística http://t.co/sT1OaCY5ha

  • @arantxa_tapia
    2014.eko urriak 18

    Comentario de Twitter:
    turismo handiko eremuetako saltokietako ordutegiak erabat liberalizatzeko legearen aurkako helegitea aurkeztuko dugu http://t.co/xSVLAfNySd