Berriak Segurtasuna
Eu

Ertzaintzak modu aktiboan hartuko du parte Nagusi azokan, hainbat jarduera eginez

2014.eko urriak 17

Polizia Zientifikoko agenteek billete faltsuak bereizten irakatsiko dute; Txakurren Unitateak erakustaldia egingo du, eta musika-bandak kontzertua emango du

Ertzaintzak hainbat jarduera egingo ditu gaur Barakaldoko BECen hasiko den Nagusi azokan. Jarduera horiek jolas- zein prestakuntza-izaera izango dute; hala, adinekoei billete faltsuak bereizten irakasteko hitzaldiak ez ezik, txakurren unitatearen erakustaldia zein musika-bandaren kontzertua ere egongo dira, besteak beste. Eusko Jaurlaritzaren pabiloian egingo dituzte jarduera horiek.

Gaur ostirala, arratsaldeko bostetan, Ertzaintzako Polizia Zientifikoko Unitateko agenteek (dokumentoskopia eta grafitikako adituak dira) faltsututako billeteak atzematen laguntzeko prestakuntza-saio bat emango dute. Bi atal izango ditu saioak: lehenengoan euroko billeteen segurtasun-neurriak azalduko dituzte eta, bigarrenean, billete faltsuak atzemateko saio praktikoa egingo da.

Geroxeago, arratsaldeko sei eta erdietan, ordubeteko kontzertua emango du Ertzaintzako musika-bandak, eta euskal musika tradizionaleko hainbat pieza joko ditu.

Ertzaintzaren parte-hartzea amaitzeko Txakurren unitatearen erakustaldia izango da igandean, eguerdiko hamabietan; zenbait erreskate-praktika erakutsiko dituzte bertan.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau