Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Oregi: “Eskolako Agenda 21 ezinbesteko tresna da baliabide energetikoak xahutzea, biodibertsitatea galtzea eta kutsatzaileak isurtzea saihesteko, baita klima-aldaketaren aurkako borrokaren alde egiteko ere”

2014.eko urriak 17

"Eusko Jaurlaritzak Hezkuntza eta Ingurumen Sailen bitartez, ingurumen hezkuntzako hainbat proiektu sustatzen ditu, bai hezkuntza arautuan zein ez arautuan. Beti Europa mailan aurretik doa, Europako zuzentarauei edo Unescori berari jarraituz edo haien aurretik. Eusko Jaurlaritzak hezkuntza arautuan hiru programa garrantzitsu garatzen ari da:  Lehena ESKOLAKO 21 AJENDA, jasangarritasunerako hezkuntza-programa, alegia. Udalerriaren garapena jasangarriarekin aritu eta elkarlanean jarduten duen hezkuntza komunitatearen parte hartzea du oinarri.

 

"Ingurumen hezkuntzarako programa denez, xedea gure ingurumenaren inguruko arazoen  ebazpenean parte hartzeko ezagutzak, ahamenak, jarrerak, motibazioak eta konpromisoak garatzea da.

 

"Esparru bitan jarduten du: eskolan eta udalerri edo eskualde mailan. Hezkuntza komunitatearen parte hartzea ditu ardatz eta oinarri, eta ikasleen protagonismoa. Kudeaketa erantzulea eta jasangarria sustatzen du, eta curriculuma berritzea eragiten du.

 

"Hasiera hasieratik abiatzen gara, hezi eta prestatu egiten ditugu, eta, horregatik, gizarte-eredua aldatzeko ezinbesteko tresna da. Uztartu nahi dugu, batez ere, errekurtso energetikoak eta materialak ez xahutzeko, biodibertsitatea ez galtzeko, atmosferara isuritako kutsatzaileak murrizteko, eta klima-aldaketari aurre egiteko, besteak beste.

 

"Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza eta Ingurumen sailek aholkularitza eta prestakuntza ematen diegu Ingurugelen bitartez, Ingurumen eta Lurralde Politika sailak ematen dituen diru-laguntza ildo biez gain. Bata ikasketa zentroentzat (600.000 euro) eta bestea udalerrientzat (160.000 euro). Gainera, bigarren hezkuntzako ikastetxe publikoetako irakasleek klase orduetatik 3,1 ordu libre dituzte astean(batazbeste) koordinazio lanetarako. 

 

"Gaur egun, 460 ikasketa-zentrok (EAEko derrigorrezko hezkuntzako ikasketa zentroen % 60 gutxi gorabehera), parte hartzen dute proiektuan. 217.000 ikasle.  Hau da UNESCOk Eskolako 21 Agenda proiektua aitortzearen arrazoia. Etorkizun jasangarria lortzeko azken  hamarkadan hezkuntza arloan(2005-2014), jasangarritasuna helburu duen hezkuntzako praktika on legez, eta gonbidatu egin gaituzte, aukeratutako gainontzeko 24 praktika onen programekin batera,datorren azaroan izango den Japoneko goi-bilerara. Izan ere, bertan definituko da jasangarritasunera bidean Hezkuntza arloko Mundu mailako Ekintza Plana; hurrengo hamarkadaren oinarri izango dena.

 

 "Lantzen dugun beste programetariko bat jasangarritasun zentroen inguruko sarearena da. Eskola jasangarri  goraipamena Eskolako 21 Ajenda egitaraua 5 urtean zehar garatzen duten zentroei ematen zaie; badin eta hainbat adierazle, norbere ebaluazioa eta frogak aurkeztea ebaluatzen duen galdetegia euren borondatez betetzen badute; kanpo-auditoria bat gainditzeaz gain.  Aitorpena lortzeko prozesua azken 7 urteotan garatu dugu, eta, gaur gaurkoz, 89 zetro jasangarri dituen sare bat dugu (IRAES).

 

"Azkenik, Eusko Jaurlaritzak aipatu berri dugun prestakuntzako ekintza CONFINTen(Nazioarteko Haur-Gazteen Konferentzia) garatzen du. Izan ere, konferentziak aukera ematen die mundu osoko gazteei mundu mailako konpromisoak lekuan lekura egokitu ditzaten. 

 

"Gainera, badauzkagu heziketa arautuan eta ez arautuan bestelako programak, aipatu berri ditugunen osagarri: sareko zentroen arteko jardunbide egokiak trukatzeko jardunaldiak, gure kostalde eta ibaiak zaintzeko Aztertu programa, arrano arrantzalearen heziketa plana, boluntarioei laguntzeko programa, Eusko Jaurlaritzaren heziketa eta interpretazio zentroek eskaintzen dituzten tailerrak...

 

"Hori dela eta, 460 zentrok(EAEko zentroen % 60) eta 217.000 ikasle eta irakaslek parte hartzen duten ekintza dela aintzat harturik, ez da arritzekoa Nazio Batuek ingurua babestu, jasangarritasuna eta aldaketa-klimatikoaren efektuei aurre egiteko ardura duten bi milioi biztanle inguruko herri honen lanean eta konpromisoan arreta jarri izana."

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)