Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Basquetour “Mercat de Mercats”-en, Bartzelonako produktu eta gastronomiaren jai handian, urriaren 17tik 19 ra, babesle gisa

2014.eko urriak 17
  • Katedraleko Etorbidean, Bartzelonako merkatuetako dendarien eta Kataluniako ekoizleen arteko topaketa gunea da eta hiru egunotan 250.000 lagun inguru itxaroten dira.
  • Kataluniaz gain, Euskadi eta Toulouse dira ekitaldi enogastronomiko garrantzitsu honetan egongo diren jomuga bakarrak.
  • Euskadik hiru hiriburuak, Euskal Kostaldea, Barnealdea eta Arabako Errioxako eskaintza erakutsiko du eta baita, Euskadiko ardo eta gazta dastaketak ere, bisitarientzako.

 Basquetour- Euskal Turismoaren Agentzia “Mercat de Mercats”, Bartzelonako produktuaren eta gastronomiaren jai nagusia, Katedraleko Etorbidean, urriaren 17tik 19ra bitartean ospatuko dena. Ekitaldi honetan, stand baten euskal gastronomiaren inguruko turismo eskaintza erakusgai izango da lehen aldiz, informazioaren bidez eta azokan izango diren guneetan dastaketa ezberdinen bidez. Azoka goizean hasi bada ere, inaugurazio ofiziala bihar larunbata, urriak 18, 18,00etan izango da, Bartzelonako alkatea, Xavier Triasekin eta Bartzelonako Diputazioko ordezkariekin, beste agintari batzuren artean, stand ezberdinak ikusten egongo direla.

“Mercat de Mercats” hiru egunetan Bartzelonako merkatuetako dendarien eta Katalunia guztiko ekoizleen topaketa gunea bihurtzen da. Eta aurten, sukaldaritzan eta herri produktuetan oinarrituko da.

Bostgarren edizio honetan “Euskadi Gastronomika”, Eusko Jaurlaritzak abian jarritako turismo gastronomikoaren produktu klubeko ordezkaritza zabala izango da, izan ere, klubak potentzial enogastronomikoa duten eskualdeak biltzen ditu Euskadi nazioarte mailan, erreferentziako jomuga enogastronomiko moduan kokatzeko. Azokaren 3 egunetan itxaroten diren 250.000 bisitariei klubaren informazioa, gastronomiaren onenarekin, besteak beste esperientziei buruzkoa. Honez gain, Euskadi-Basque Country stand-aren barruan, euskal hiru hiriburuak, Euskal Kostaldea, Barnealdea eta Arabako Errioxari buruzko informazioa ere egongo da eta bakoitzak bere eskaintza enogastronomikoa azpimarratuko du.

“Mercat de Mercats” azokak bi gune zabal ditu publikoari dastaketak eskaintzeko. Gela Gastronomikoan, larunbatean, hilak 18, 12etatik 12,30etara, “Idiazbal: mila urteko identitatedun gazta” dastaketa eskainiko du José Ramón Agirianok, “Euskadi Gastronomika”-ko kolaboratzailea eta D.O. Idiazabal Dastaketa Batzordeko kidea. 120 lagun bilduko direla uste da.

Bestalde, igandean, hilak 19, 13,30etatik 14,15etara, ardoen txanda izango da “Celler del Sumiller” gunean. Bertan, Karlos Arguiñanoren Aiala Ostalaritza Eskolako Enologiako iraskalea ere den Agirianok berak, 60 bat laguni “Euskadiko ardoak: Arabako Errioxatik hasti eta Euskal Kostalderaino” dastaketa eskainiko die. Zentzumenen bidezko ibilbide bat non txakolin bat, kupelan irakindako ardo zuri bat, kriantzako ardo beltz bat eta beratze karbonikoko ardo beltz bat dastatuko diren eta gure ardoen bereiztasunak nabarmenduko diren.

Bartzelonako produktuaren eta gastronomiaren jai handiak ekintza ezberdinak ditu egitarauan: “Parades de mercat”-en La Boquería, La Concepción eta La Estrella merkatuetako postuak izango dira, besteak beste:  “Tapes de mercats” 14 sukaldariren pintxoak eta errazioak dastatzeko; “Espai vins i caves” eta “Products de proximititat y qualitat”, eta baita lehiaketak sare sozialetan, “HappyTapa” deitutakoa, batukadak, sardana dantzaldiak edota FC Barcelona Fundazioak sustatutako elikagai osasungarriari buruzko umeentzako tailerrak ere.

Azokak bere ateak gaur ostirala, hilak 17, ireki ditu goizeko 12etan eta 21,30tan itxiko ditu. Bihar, larunbata, ordutegia goizeko 11etatik 21,30etara izango da eta igandean, 11etatik 21etara.

-----------------------------------

Euskadi Gastronomika.

Eusko Jaurlaritzaren Euskadi guztirako ekimena da, Basquetour-Turismoaren Euskal Agentziaren bidez, Euskadi eta potentzial enogastronomikoa duten bere eskualdeak nazioarte mailan, erreferentziako jomuga moduan kokatzeko.

Gastronomia Euskadi Basque Country jomugaren kokapenaren zutabeetariko bat da Eusko Jaurlaritzak orain gutxi martxan jarritako Euskal Turismoaren Plan Estrategiko berrian, eta produktua garatzeko marka “Euskadi Gastronomika” da.

Euskadiko eskualde ezberdinetako finkatzen ari den “Euskadi Gastronomika” marka sustapen erraminta bat da bisitareak bereiztu ditzaten produktuaren, zerbitzuaren eta establezimenduaren kalitatea bermatzen duten klubeko establezimenduak, euskal gastronomiari eta turismo gastronomiari lotutakoak.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)