Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Mahasti arteko II pintura-topaketa Arabako Errioxan

2014.eko urriak 17

Arabako Errioxa, gizadiaren ondare.

Arabako Errioxako Ardo eta Mahastien Kultura-Paisaia

Datorren igande honetan, urriaren 19an, Eusko Jaurlaritzak, Arabako Errioxako Koadrilak eta Arabako Foru Aldundiak erabakitako ekintzen esparruan, aire zabaleko bigarren pintura topaketa izango da; Errioxako eta Arabako Errioxako Ardo eta Mahastien Kultura-Paisaiaren hautagaitza Gizadiaren Ondare izendatua izan dadin lagundu eta bultzatzeko.

Adin guztietako artistak, ingurukoak zein Euskadiko beste zenbait lekutakoak eta sari garrantzitsuen jabe direnak, Arabako hainbat tokitan barreiatuko dira, UNESCOk Gizadiaren Ondare izendatu nahi duen Arabako inguru eder honen paisaia eta ondare aberastasuna margolanetan islatzeko asmoz.

Uztaileko I. Topaketako eta igande honetako margolanen bildumarekin erakusketa ibiltaria antolatuko da eta Guardia-Arabako Errioxako kuadrilako hainbat udalerritatik igaroko da.

Arabako Errioxako Ardo eta Mahastien Kultura-Paisaiak 5.000 urte baino gehiagoko historia du. Hainbat klima-berezitasun, laborantza moldatzeko eredu eta upeltegi mota dituen lurralde hau ardoaren kulturaren garapenaren adibide bakarra eta berezia da.

Honako hauek dira paisaia horretan nabarmentzen diren alderdiak eta Arabako Errioxaren berezitasuna biltzen dutenak: jatorria Erdi Aroan duten lurpeko upeltegiak, pertsona eta teknika uztartzeko gaitasuna, antolaketa eta gizarte-partaidetza inguruaren garapenean. Arabako Errioxaren espezifikotasuna osatzen duten faktoreak dira aipaturiko guztiak.

EGUNA:         Urriak 19, igandea

ORDUA:        10:00etan

LEKUA: Guardia, Huerta Vieja jatetxean (herrian sartu baino lehen dagoen errepidean)

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko