Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Ekintzaileei mikrokredituak emateko hitzarmena sinatu dute Jaurlaritza, Kutxabank eta Laboral Kutxak

2014.eko urriak 17

Jaun Mari Aburtok, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak, Kutxabank-eko Handizkako Negozioko Zuzendari Nagusiaren adjuntua den Fernando Irigoien eta Laboral Kutxako Partikularren Bankako zuzendaria den Ibon Urgoitirekin batera ekintzaileei mikrokreditoak emateko berritzailea den elkarlan hitzarmena sinatu dute. Hitzarmen honen helburua, finantziazio iturriei iristeko bideak hobetuz, tamaina ertain eta txikiko enpresen sustatu eta babestea da.

Orain arte ez da horrelako ekimenik eman finantza merkatuan. ekimen berritzailea da beraz eta honen bidez 50.000€-tarainoko kredituak lortu daitezke non interesen zati bat Eusko Jaurlaritzak ordaintzen duen, abalen beharrik gabe. Eusko Jaurlaritzak 2014rako 800.000€-tako diru partida aurreikusi du programa honetarako.

Ekimen hau merkatuek eta ekintzaileek eskatzen zuten produktua dela adierazi dute hiru erakundeek. Izan ere, ekintzaileek finantziazio iturrietara irizteko zituzten zailtasunei erantzuna ematen die.

Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailburuak hitzarmenean parte hartu duten finantza erakundeei elkarlan honengatik eskerrak eman dizkie eta beste erakunde batzuk ekimen honetara batzea espero duela gaineratu du.

“Erakundeetatik aspalditik dihardugu ekintzailetza sustatzea helburua duten ekimenak habian jartzen, batez ere negozio ideiak sortu eta hauek aurrera eramateko bideragarritasun plangintzetan. Baina finantziazioan lagunduko zuen ekimenak falta zitzaizkigun garatzea. Mesfidantza gailentzen garai hauetan lortzea ikaragarri zaila den finantziazioa eta, aldi berean, hain beharrezkoa kontsumoa sustatzeko eta enplegua sortzeko, ekonomiaren berreskurapenaren bidean ezinbesteko elementuak”.

Fernando Irigoienek , Kutxabank-en izenean zera adierazi du: “ekintzailetzari babesa ematen Kutxabank erreferentzia bat izan da herrialde honetan -adierazi du-. Ez da lan lerro berri bat Kutxabank-entzat, esperientzia urte ugari dituen erakundea da eta. Elkarte, erakunde eta eragile ugarirekin aritu izan gara elkarlanean, bai atal pribatuan zein publikoan, lanik ez duten gazteei laguntzen edo eta lan munduratzeko, beraien enpresa propioa sortzea erabakitzen duten pertsonei laguntzen”.

Azkenik, Ibon Urgoitik Laboral Kutxaren izenean zera adierazi du: “Gaur erakunde eta finantza entitateek artean sinatu eta eraikitzen dugun akordio honi esker berritzaileak diren ideiak, hazkundea eta lanpostuak sortuko duten  produktu eta zerbitzuak ekoizten dituzten enpresetan bihurtzen lagunduko dugu”

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @CyberEuskadi
    2014.eko urriak 18

    Comentario de Twitter:
    "Gobierno, Kutxabank y Laboral Kutxa firman un convenio para la concesión de microcréditos a emprendedores" http://t.co/htgDKNHfGZ

  • @lanbideejgv
    2014.eko urriak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [EMPRENDIZAJE] Gobierno, Kutxabank y Laboral Kutxa firman convenio para concesión de microcréditos a emprendedores ➡ http://t.…

  • @anamarti4
    2014.eko urriak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [EMPRENDIZAJE] Gobierno, Kutxabank y Laboral Kutxa firman convenio para concesión de microcréditos a emprendedores ➡ http://t.…

  • @victoriadiezarr
    2014.eko urriak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [EMPRENDIZAJE] Gobierno, Kutxabank y Laboral Kutxa firman convenio para concesión de microcréditos a emprendedores ➡ http://t.…

  • @GetxoEAJ
    2014.eko urriak 17

    Comentario de Twitter:
    Irekia - Gobierno, Kutxabank y Laboral Kutxa firman un convenio para la... http://t.co/NRQ9Cnm5DG

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Fernando Irigoien (Kutxabank), Ibon Urgoiti (Laboral kutxa)