Berriak
Eu

ZINEXIT-ek amaiera emango dio gaur bosgarren edizioari “Lasa eta Zabala’ filmaren proiekzioarekin

2014.eko urriak 16

Donostia Zinemaldiaren azken edizioan aurkeztutako film hau kasuaren sumarioan oinarritu da, euskal gatazkan “norberak dituen erantzukizunei buruz” gogoeta egitera gonbidatzen duen thriller poliziakoa osatzeko

Filma 19:30etan pantailaratuko da AlhóndigaBilbaoko Auditorioan. Sarrera librea izango da aforoa bete arte

Filmaren ondoren, Pablo Malo zuzendaria eta Unax Ugalde antzezle nagusia jendeari irekitako solasaldi batean azalduko dira

“Lasa eta Zabala” filmak amaiera emango dio gaur, ostegunez, Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak antolatutako Zinexit zine-erakusketaren bosgarren edizioari. Filma Monika Hernando Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza-Eskubideen zuzendariak eta filmaren lantaldeko zenbait kidek aurkeztua izan da Pablo Malo zuzendaria, Joanes Urkijo gidoilaria, eta Unax Ugalde antzezle nagusia. Filma 19:30etan pantailaratuko da AlhóndigaBilbaoko Auditorioan. Sarrera librea izango da aforoa bete arte.

Ikuspuntu zinematografiko hutsetik, “kaltetuekiko, senideekiko eta gertatuarekiko errespetutik abiatuta”, Malok eta Urkijok thriller poliziako bat osatu dute. “Fikziozko eta zinemazko alderdiei eutsirik, istorioa thriller gisa kontatu nahi dugula esan behar, istorioak osagarri ugari eskaintzen baitigu, polizi eta ikerketa generoari dagozkionak: bi gazte Iparraldean desagertu eta, Donostiara ekarriak izan ondoren, han torturak jasango dituzte harik eta Alacantera eraman eta bertan kare biziz lurperatuak izan arte. Zenbait urte beranduago, ehiztari batek haien gorpuak aurkituko ditu eta, kargu hartzen duen poliziak hain indarrean den narkotrafikoarekin lotuko ditu hasieran. Beste hamar urte igaroko dira, ordea, buru-hilketa, salaketa, aitorpen eta goi mailako pertsonen inplikaziozko trama korapilatsu baten argitara, orduko polizia berberak gorpu haiek ehunka kilometrora desagertuak ziren gazteekin erlazionatu arte

Filmaren ondoren, Monika Hernando, Pablo Malo eta Unax Ugalde jendeari irekitako solasaldi batean izango dira. Hain zuzen, gaur urriak 16, 31 urte dira Lasa eta Zabala desagertu zirela.

Zinexit, Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzaren menpeko Bake eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiko Biktima eta Giza eskubideen aldeko Zuzendaritzak antolatutako Zinema erakusketaren 5. edizioa da. Lehendabiziko edizioa Bilbon ospatu zen 2010ean, Bizikidetza Demokratikoa eta indarkeriaren deslegitimizazio Planaren barruan (2010/2011). Ekimen honek, bakearen eta bizikidetzaren kultura sustatu nahi du, duintasunean eta oinarrizko giza eskubideen errespetuan oinarrituta, eztabaidarako eta ideiak aurrez-aurre jartzeko hiritarren espazio sozialak sustatu nahi ditu, elkarren arteko errespetua, oinarrizko printzipioak eta baloreak izanik.

Heziketarako erreminta sozializatzaile eraginkorra da zinema, ikuslea errealitate ezberdinak bizitzera eramaten duena, eta gizarteko injustizien aurrean, zentzu kritikoa sortarazten duena. Zentzu honetan, Zinexit ekimena, bakerako bidean, heziketa bat ematea du helburu, bizikidetza eta ezagutza moduan ulertuta, hausnarketa eta giza eskubideen sustapenerako baliagarri. Aurreko edizioetan bezala, erakustaldi hau giza-pedagogiaren proposamen bat da eta bere helburua, publikoak Giza Eskubideen eta Bizikidetza Demokratikoaren arloko zenbait edukiren inguruko eskaerak bideratu nahi ditu, eztabaida guneak sortu asmoz.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @JulianForli
    2014.eko urriak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [#ZINEXIT] Clausura hoy su quinta edición con #LasaetaZabala ➡ http://t.co/o9eQKZuThw #eusnet

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)