Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna

12.200 etxetresna elektriko baino gehiago ordezkatu dituen 2014ko renove plana burutu da

2014-10-16

A+++ eta A++ klaseko etxetresnek energiaren %50eraino aurrezten dute, eraginkortasun txikiagokoen aldean

  • Planaren guztizko aurrekontua 1,4 milioi eurokoa izan da

 2014ko etxetresna elektrikoen renove planak ekitaldirako zuen aurrekontua, 1,4 milioi euro, osatu edo banatu du jada, eta, beraz, diru saila itxita geratu zen iragan urriaren 14an. Aurreko ekitaldietan bezala, Eusko Jaurlaritzak, bere energia agentzia den Energiaren Euskal Erakundearen bidez, sustatu du plan hori, etxebizitzetan etxetresnen energia-eraginkortasuna hobetzeko eta hartara, hirugarren alor horretan energia gutxiago kontsumitzea lortzeko xedez.

Eraginkortasun handiko etxetresna elektrikoak erosteko diru laguntzen bidez linea zuriko etxetresnen ordezkapena sustatu nahi izan da; zehazki, A++ edo A+++ energia-kalifikazioa duten hozkailuak, izozkailuak, garbigailuak eta ontzi-garbigailuak eskuratzeko eman dira diru laguntzak. Aipatutako lehen etxetresnei emandako diru laguntza 125 eurokoa izan da tresnako, eta bigarrengoei, berriz, 105 euro. Planarekin bat egin duten 425 saltokietan bideratu dira zuzenean diru laguntza horiek.

Guztira, 12.200 etxetresnei dagozkien diru laguntzei lotutako tramiteak egin dira, saltokietan birziklatzeari begira jasotako etxetresna zaharrak ordezkatu dituztenak. Horietatik guztietatik, 5.850 etxetresnak A+++ energia-kalifikazioa dute; 6.351 etxetresnak, aldiz, A++ energia-kalifikazioa. Etxetresna motaren arabera, orotara, diruz lagundu diren erosketak hauexek izan dira:

  • Hozgailuak: 3.716
  • Izozkailuak: 342
  • Garbigailuak: 6.176
  • Ontzi-garbigailuak: 1.967

Herrialdeka, etxetresna elektrikoak erostera bideratutako diru laguntza guztien %48,43 Bizkaian banatu dira, eta denetara, 5.909 etxetresna ordezkatu dira. Etxetresna elektrikoen renove planak Gipuzkoan izandako arrakasta nabarmendu behar da; izan ere, 4.979 ordezkapen edo eragiketa burutu dira herrialde horretan, guztizkoen %40,81 dena. Araban 1.313 etxetresna berritu dira; ordezkatutako guztien %10.76.

  125€ko diru laguntza 105€ko diru laguntza Guztira
Araba 607 %10,38 706 %11,12 1.313 %10,76
Bizkaia 2.840 %48,55 3.069 %48,32 5.909 %48,43
Gipuzkoa 2.403 %41,08 2.576 %40,56 4.979 %40,81
Guztira 5.850 6.351 12.201



Eraginkortasun handiko etxetresna elektrikoek energia asko (eta ura kasuan kasu) aurreztea bermatzen dute. Izan ere, eraginkortasun gutxikoen aldean, %50erainoko aurrezkia ekar dezakete. Aipagai dugun renove plan honi esker, Euskadiko etxebizitzetan urtean Euskadiko batez besteko 5.260 etxebizitzako etxetresnek kontsumitzen duten energia kantitatea aurreztuko da

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan