Berriak Kultura
Eu

Eusko Jaurlaritzak 40 kultur ekintza antolatu ditu Euskadiko Done Jakue Bidea sustatzeko

2010.eko ekainak 03

Kostako Bidea Gizateriaren Ondarea izateko hautagaia aurkeztu da

Programak, besteak beste, kale-antzerkiak, kontzertuak, erakusketak, Done Jakueren bideak eta ipuin-kontalariak jasoko ditu. 

Aurten Done Jakueren urtea denez, Done Jaque Bidea Euskadin sustatuko duten kultur jarduerak biltzen dituen asmo handiko programa aurkeztu dute gaur Antonio RiveraKulturako sailburuordeak eta Pilar Zorrilla Merkataritza eta Turismo sailburuordeak. Guztira 37 kultur jarduera programatu dira hiru lurralde historikoetako 22 udalerritan. "Ekintza kultural hauek aprobetxatu nahi dira Euskadiko turismoa sustatzeko", adierazi du Pilar Zorrillak.

Merkataritza eta Turismo sailburuordeak azaldu duenez, estadistiken arabera, Euskaditik pasatze diren erromesen erdiek "erlijioak bultzatuta bidaitzen dute, eta beste erdiek interes turistikoengatik".

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak apustu garrantzitsua egin dute, Kultura Ministerioarekin batera, Done Jakue Bidearen Euskadiko ibilbideak bultzatzeko. 

Aipatutako ekintzetaz gain, Euskal Erico Unibertsitateak, gainera, Iparraldeko Bideak aztertuko dituen jardunaldi bat programatu du Donostiako Miramar jauregian egitekoak diren Udako Ikastaroetan.

Gizateriaren Ondarea izateko hautagaia 

Euskadiko Done Jakueren Bideak, bai Kostakoak bai barrualdekoak, aukera ugari eskaintzen ditu kultura eta turismo aldetik ibilbide osoan. Kultura aldetik, itun bat dago iparraldeko beste erkidego batzuekin batera Kostako Bideak Gizateriaren Ondare kategoriak lortzeko.

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Antonio Rivera, Pilar Zorrilla