Berriak
Eu

“Film sozialak” Zine Ikusezinaren Bilboko Jaialdiaren 6. edizioa abiaraziko dute Bilbon

2014.eko urriak 16

Kultura Communication Desarrollo (KCD) GGKEak «Film Sozialak» Zine Ikusezinaren Bilboko Jaialdiaren 6. edizioa inauguratu du Pobreziaren aurkako nazioarteko egunean. Eusko Jaurlaritzak Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren bidez hartuko du parte.

Jaialdi honen bidez, Bizkaiko Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zortzi institututan 19 film emango dituzte aste honetan, eta 5.000 ikaslek baino gehiagok ikusiko dituzte. Halaber, filmok Bilbon, Mungian, Barakaldon, Portugaleten; Elorrion, Iurretan, Leioan eta Getxon jarritako 17 pantailetan ere ikusi ahalko dira. Guztira, 259 emanaldi izango dira, eta horien % 52 emakumeek egindakoak izango dira.

KCD erakundearen zuzendari Juan Carlos Vázquezek azaldu du zine ikusezinak hausnarketa bultzatzen duela. Eusko Jaurlaritzako Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendari Paul Ortegak ere alderdi hori nabarmendu du, eta adierazi du ezohiko jaialdia dela hau, filmek hitz egitera bultzatzen baitituzte ikusleak. Gainera, Ortegak jaialdiaren alderdi hezitzailea azpimarratu du, gazteen artean berdintasunaren eta giza eskubideen balioak zabaltzen dituelako.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)