Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Euskadik laugarren iraultza industrialerako prestatu behar duela dio Tapiak

2014.eko urriak 16

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantxa Tapiaren iritziz, «Euskadik bere burua ernatu eta prestatu behar du», munduan lehiakorra izango badu. Ez dira enpresak itxi behar, pixkanakako aldaketak egin behar dira; horixe baita gakoa, Tapiaren ustez, laugarren iraultza industrialera egokitzeko. Euskadi teknologikoki prestatzen ari dela adierazi du Tapiak, eta aurrerapen hori industria-prozesuen gainean jarri behar dela erantsi du. Onda Vasco irratian egindako elkarrizketan esan du hori.

Besteak beste, Alemaniako ereduari jarraitu behar zaiola adierazi du Tapiak, etorkizuneko industriarako prestatuta baitago jada, laugarren iraultza industrialerako, alegia. Sailburuaren iritziz, hainbat kontzeptutara ohitu behar gara, besteak beste: sistema ziberfisikoak (sarean egon daitekeen guztia ukitzen eta ikusten ditugun sistema fisikoekin batzen dituzte), errealitate areagotua (hots, errealitate birtualak kontrajartzea, gainezartzea edo gainjartzea makineria errealaren gainean), eta abar. Azken batean teknologikoki prestatuta egotea da xedea; nabarmendu du, halere, prozesu hori ez dela egun batetik bestera gertatuko, eta, horrenbestez, pixkanaka egin daitezke hobekuntzak eta inbertsioak. 



Horrez gain, iazko amaieran Espainiako gobernuarekin Erreforma Energetikoari buruz lortutako hitzarmena ere aipatu du sailburuak. Euskadiko enpresen sare elektrikorako sarbide-bidesariak murrizten dituen hitzarmena urriaren amaieran indarrean egotea espero du Tapiak. Horri dagokionez, lehiakortasunean energiaren prezioa «lansariak bezain garrantzitsua» dela nabarmendu du Tapiak.



Fagor Etxetresnak enpresaren egoerari buruz, hartzekodunen aurrekonkurtsoan sartu zenetik gaur urtebete beteta, prozesua, zaila izan arren, «nahiko azkarra» izan dela adierazi du Tapiak, eta azaldu du hartzekodunen konkurtsoa «linea guztietarako proiektu baten bidez» irabazi duela Catak. 

Azkenik, gasa dagoen aztertzeko prospekzioak egin ahal izatea aukera bat da Arantxa Tapiaren iritziz. Teknologia hobetu egin dute, dioenez, eta berme handienekin egiteko aukera dago.

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @librecon
    2014.eko urriak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @dualfpEuskadi: Tapia afirma que Euskadi debe prepararse para la cuarta revolución industrial. http://t.co/64VyEWAol1

  • @grupospri
    2014.eko urriak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: Entrevista en @ondavasca con @Xlapitz Euskadi debe prepararse para la cuarta revolución industrial http://t.co/Smyp0bEzVb

  • @arantxa_tapia
    2014.eko urriak 16

    Comentario de Twitter:
    Entrevista en @ondavasca con @Xlapitz Euskadi debe prepararse para la cuarta revolución industrial http://t.co/Smyp0bEzVb

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)