Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Landa eremuko emakumeen nazioarteko egunean emakumeek lehen sektorean egiten duten lana agerian jartzeko eskatu da Orion

2014.eko urriak 15
  • Euskadiko landa eremutik etorritako 250 emakumek baino gehiagok hartu dute parte.

 

  • "Argia: emakumeak berezko dirdirarekin” proiektua aurkeztu da

Gaur, urriak 15, Euskadiko Landa eremuko Emakumearen Nazioarteko Egunaren hamaikagarren edizioa egin da Orioko herrian (Gipuzkoa), eta ekitaldian Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historikoetatik etorritako 250 bat emakume bildu dira. Jardunaldia Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako Sailburuordetzak antolatu du, Euskadiko Landa eremuko Emakumeen Batzordearen laguntzarekin, eta “landa eremuko emakumeek egiten duten lanagatik nabarmentzea” helburu duen Argia izeneko proiektua aurkezteko balio izan du.

Jardunaldiaren inaugurazioa Eusko Jaurlaritzako Landa eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiken zuzendari Elena Gutierrez Perez del Notarioren esku egon da, zeinak emakumeek lehen sektorean egiten duten lanaren garrantzia eta landa ingurunearen garapen ekonomiko eta sozialari egiten dioten ekarpena azpimarratu baitu, “baserri munduaren dibertsifikazio ekonomikoari funtsezko ekarpena egiten diotela” esanez. Emakumeek – gaineratu du – ez dugu inoren isla edo itzala izan behar, geure argia izan behar dugu. Elena Gutierrezek, halaber, gogoratu nahi izan du 2014a Familia Nekazaritzaren Nazioarteko Eguna dela eta nekazaritza mota horren garapenean eta iraupenean emakumeek funtsezko zeregina dutela.

Inaugurazio ekitaldian izan diren beste partaide batzuk hauek izan dira: Emakundeko zuzendari Izaskun Landaila; Rosa Aramendi, Landa Eremuko Emakumeen Batzordearen ordezkaritzan; Orioko Ikastolako zuzendari Zigor Saizar; eta Oriko alkate Beñat Solabarrieta.

Inaugurazioaren ondoren parte hartzaileen interbentzioei ekin zaie, “nabarmendu egin diren ekimen eta esperientzia batzuk” erakusteko. Saskia elkarteari atxikitako Itsasoko Emakume Langileek Federazioko ordezkariek -duela gutxi sortu den Euskadiko Saregile eta Neskatilen elkarteari buruz hitz egin dute- eta Landa Eremuko Emakumeen Batzordeko ordezkariek hitz egin dute, moderatzaile lanetan Urkomeko gerente Yurre Peñagaritano ari zela.

Argia proiektua

Landa Eremuko Emakumeen Batzordea arduratu da Argia Proiektua aurkezteaz, pasa den urtean, urriaren 15ean, Arabako Arrazua-Barrundiako udalerrian egin zen Landa Eremuko Emakumeen Egunaren aurreko edizioan planteatu ziren premiei erantzuteko jaiotako jarduera plana, alegia. 

Proiektuaren barruan, aurten hainbat ekintza planteatu dira, besteak beste eta nabarmentzeko moduan, landa eremuko emakumeek hainbat sektoretan egindako lanaren testigantzak, lan hori agerian jartzeko eta aitortzeko lehen urrats gisa, bai eta lurraldeka topaketak antolatzea ere.

Interbentzio horien ondoren, Landa Eremuko Emakumeen Batzordeak dinamika parte hartzailea prestatu du jardunaldiaren helburuaren inguruan, zeinaren bitartez gure lurralde, eskualde, herri edo auzoetan dauden eta emakumeek beren burua nabarmentzeko eta landa guneen garapen sozioekonomikoan parte hartzeko duten gaitasuna agerian uzten dituzten emakume, ekimen, esperientzia eta proiektuak identifikatzeko aukera egon den.

 

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @DurangokoMankom
    2014.eko urriak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [LANDA EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNEAN] Emakumeek lehen sektorean egiten duten lana agerian jartzeko eskatu da Orion ➡http://t.…

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)