Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Eusko Jaurlaritzaren ustez, Euskadiko arrantza-jarduera dibertsifikatzeko sektore estrategiko bat da akuikultura

2014.eko urriak 15

1.200 eragile baino gehiago izango dira Europako Akuikultura Elkarteak antolatutako “Aquaculture Europe 2014” kongresuan, aukera bakarra arrantza-produktuen munduko eskaera gero eta handiagoa estaltzen lagunduko duten aukerak bilatzeko.

Europako akuikultura-sektoreak hitzordurik garrantzitsuena du Donostian, Europako Akuikultura Elkartearen (EAS) Kongresua egingo baita urriaren 14tik 17ra. "Aquaculture Europe 2014" du izena topaketak, AZTIk eta EASek elkarrekin antolatu dute. 1.200 eragilek baino gehiagok hartuko dute parte jardunaldi hauetan, akuikulturaren egoera Europan aztertzeko eta eta handiagoa den arrain-eskaera asetzeko proposamenak bilatuko dituzte.

Bittor Oroz Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuordeak eman dio hasiera ekitaldiari, eta han izan dira, orobat, Andrés Hermida, Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioaren Arrantzako idazkari nagusia; Kjell Maroni, EASeko lehendakaria; eta Rogelio Pozo, AZTIko zuzendari nagusia.

Akuikultura, sektore estrategikoa

Euskadin akuikultura garatzeko bidean dagoen sektorea da. Arrain-eskaera betetzeaz gain, jarduera ekonomikoa sortzen duelako, eta aukera ematen duelako inportazioak murrizteko.

Eusko Jaurlaritzak Akuikultura arautzeko berezko eskumenak ditu, horregaitik Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun saileko Arrantza Zuzendaritak EAEko Akuikultura jarduera garatzeko Plan Estrategikoa 2014-2020 landu du. Oroz sailburuak azaldu duenez, plan estrategiko honen helburu nagusia, akuikultura inguruan estrategiak eta jarduera-ildoak definitzea da.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)