Berriak Segurtasuna
Eu

Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak udalerrietako mugikortasun seguruari buruzko jardunaldia antolatu du Eudelen laguntzaz

2014.eko urriak 15
Euskadiko alkate eta zinegotziei zuzenduta
 
Udalerrietako mugikortasun seguruari buruzko hezkuntza: bide-kultura aldatzeko eta istripuak saihesteko tresna izeneko jardunaldia antolatu du Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak Eudel Euskadiko Udalen Elkartearen laguntzarekin.
 
Euskadiko alkateei eta zinegotziei zuzendutako jardunaldia urriaren 17an izango da, Euskadiko Udalen Elkartearen ekitaldi aretoan. Zirkulazio-istripurik gabeko ikuspegia deitutakoa lortzeko ildo estrategikoak zehazteko helburua du.

«Bideetako istripu-tasa gizarte garatuen oso arazo larria da. Azken urtetan, Euskadin tasa txikitzea lortu dugu, eta bide-segurtasunari dagokionez eredugarriak diren herrialdeetako indizeetara gerturatu gara, adibidez, Holandakora, Suediakora edota Erresuma Batukora. Dena den, ezin gara lasaitu eta 0 zirkulazio-istripu izateko helburua lortzeko lanean jarraitu behar dugu. Horretarako, ezinbestekoa da bide-segurtasuna arlo guztietatik bultzatzea eta ordezkari politikoen esku-hartzea eta lidergoa, Euskadiko erakundeetan ardurak dituzten eta herritarrengandik gertuen dauden pertsonak direlako», esan du Eusko Jaurlaritzako Trafikoko zuzendari Garbiñe Sáez Molinuevok.

Lan-ildoetako bat hezkuntzan, trebakuntzan eta kontzientziazioan oinarrituta dago, bide-segurtasunari buruzko kultura-aldaketa bultza dezan. Ildo horretatik, jardunaldiaren helburu nagusietako bat udalek kultura-aldaketa horretan izango duten eginkizuna aztertzea izango da. Halaber, bide-segurtasunak istripu kopurua txikitzen egiten duen ekarpena aztertuko dute, Segurtasun Saileko Trafiko Zuzendaritzak bultzatutako prebentzio-markoa ezagutaraziko dute eta hainbat kolektiboren mugikortasun segurua bultzatzeko abian jarri dituzten hezkuntza-programak eta esperientziak azalduko dituzte.

Segurtasuneko sailburuorde Josu Zubiagak eta Eudeleko ordezkariek inauguratuko duten jardunaldian, Trafiko Zuzendaritzako teknikari María Jesús Iturraldek «Bide-segurtasuna, guztion erronka. Esku-hartze proposamenak» hitzaldia emango du. Ondoren, Fransesc Esteban i Amat pertsonek istripuak izateko arrazoiei buruz arituko da. Azkenik, Oñatiko, Donostiako, Badalonako, Llavanereseko eta Durangoko udal ordezkariek udalerrietako mugikortasun seguruko prestakuntza nola antolatu erabakitzeko eztabaida egingo dute.

Amaitzeko, Segurtasun Saileko Trafikoko zuzendari Garbiñe Sáez Molinuevok bide-segurtasuneko jardunaldiaren ondorioak azalduko ditu.

 

Hala nahi duten hedabide grafikoek jardunaldia hasteko ekitaldian (9:00etatik 9:30era) hartu ahal izango dituzte irudiak.

Ondoren, kafea hartzeko etenaldian (10:30etik 11:00etara) foroaren edukiei buruz hitz egingo du Eusko jaurlaritzako Trafiko Zuzendari Garbiñe Sáez Molinuevok hala nahi duten hedabideentzat.

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @rgartzia
    2014.eko urriak 15

    Comentario de Twitter:
    Trafiko Zuzendaritzak udalerrietako mugikortasun seguruari buruzko jardunaldia antolatu du Eudelen laguntzaz http://t.co/jpksHx63mx

Komunikabideek behera kargatzeko