Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Lehendakariak esan du Atlantikoko trenbide-korridoreak «Europako hego-mendebaldeko erreferentzia izango den gune logistiko handi» bilakatuko duela Euskadi

2014.eko urriak 15

Lehendakariak Atlantikoko trenbide-ardatzari buruzko jardunaldia inauguratu du. 

Iñigo Urkullu lehendakariaren ustez, Atlantikoko trenbide-ardatza –Euskal Y-a horren parte da– lehentasunezko garraio-sare bat da. Eta sare horrek Europako iparraldea eta hegoaldea lotuko lituzte; hartara, funtsezko elementua izango da Europako barne-merkatua indartzeko, Urkulluren hitzetan. Bere ustez, Atlantikoko trenbide-korridorea eraikitzea premiazkoa da, «Europako hego-mendebaldeko erreferentziako gune logistiko bihurtuko baitu Euskadi».



Bilboko Merkataritza Ganberak antolatutako Atlantikoko trenbide-ardatzari buruzko jardunaldian egin ditu adierazpenok lehendakariak. Lehendakariaz gain, Trenbideen Nazioarteko Batasuneko Abiadura Handikoen zuzendari Ignacio Barrón, euskal merkataritza-ganberen presidente José Ángel Corres eta Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregi ere izan dira «Atlantikoko trenbide-ardatza, garapen ekonomikorako aukera» izeneko jardunaldian, Bilbon.



Espainiako Gobernuak ez du bere konpromisoa bete


Lehendakariak defendatu du Atlantikoko trenbide-ardatza garapen ekonomikorako aukera bat dela eta, hori dela eta, salatu du Espainiako Gobernuak ez duela bete Euskadi eta Burgos lotuko lituzkeen Bergarako lotuneari buruz hartutako konpromisoa. Urkulluk deitoratu duenez, «Urtero-urtero atzeratu egiten da Europara hurbiltzeko aukera, Espainiako Gobernuak ez dituelako bere konpromisoak betetzen». Hori horrela izanik, lehendakariak berriro aldarrikatu du inbertsio-plan serio bat, abiadura handia 2020a baino lehen sar dadin euskal hiriburuetan. «Ezin da gehiago berandutu Europarekiko konexioa», ziurtatu du.

Ortoargazkien iturria: GeoEuskadi 

 

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @v_en_c
    2014.eko urriak 15

    Comentario de Twitter:
    El lehendakari afirma que el corredor ferroviario atlántico “hará del País Vasco un gran hub logístico". http://t.co/vGywuA9xy7

  • @anamarti4
    2014.eko urriak 15

    Comentario de Twitter:
    El lehendakari afirma que el corredor ferroviario atlántico “hará del País Vasco un gran “hub” logístico refere... http://t.co/6v7riALrjb

  • @anamarti4
    2014.eko urriak 15

    Comentario de Twitter:
    Lehendakariaren ustez Atlantikoko trenbide-korridoreak Europako hego-mendebaldeko erreferentziako gune logistiko... http://t.co/1b3R6GS2Yg

  • ana
    2014.eko urriak 15

    pues me alegro @iurkullu

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • José Angel Corres, Ignacio Barrón de Angoiti