Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak egonkortasunaren garaia dela adierazi du Euskadiko Zuzendari eta Profesionalen elkartearen 25 urtemugan

2014.eko urriak 15

Iñigo Urkullu lehendakaria Euskadiko Zuzendari eta Profesionalek Bilboko Arte Ederren museoan antolatutako bere 25 urteurrenaren ekitaldian izan da. Bertan egonkortasun instituzional eta ekonomikoaren alde egin du hori baita, bere esanetan, konfidantza, hazkuntzea eta enplegua sortzeko biderik egokiena.

200 bat enpresaburu batu dituen ekitaldian barne eta kanpo egoera ekonomikoaz aritu dira. Lehendakariak, bere aldetik, azken hilabeteetan instituzioen artean lortutako akordioak azpimarratu ditu, batik bat  Herri Dirubideen Kontseilukoa. Urkullu adostasunaren bidetik joatearen alde egin du datozen aurrekontuei begira etorkizuneko erronkei aurre egiteko eta hazkundea lortzeko. Hazkunde horren bila, Urkulluk gaur goizean Jaurlaritzak aurkeztutako "Basque industry 4.0" proiektua nabarmendu du, industrian oinarritutako hazkunde eremu berriak sortaraziko dituenak, alegia.

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • ana
    2014.eko urriak 16

    me alegro mucho @iurkullu noticia buena ya esta solucionado con el tema del topo a mi querido fabra , todas las maneras estoy preocupada por si sale otro para fastidiarle a el

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)