Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Eusko Jaurlaritzak 5,4 milioi euro emango ditu mailegu bigun gisa, lehen sektorean I+G+bko jarduerak egiteko. (2014-10-14(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2014.eko urriak 14

LABURPENA

EUSKO JAURLARITZAK 5,4 MILIOI EURO EMANGO DITU MAILEGU BIGUN GISA, LEHEN SEKTOREAN I+G+BKO JARDUERAK EGITEKO

"Lehiatu" laguntzetarako deia ere egin da, nekazaritzako elikagaien zein arrantzako eta basogintzako produktuak kanpoan sustatzeko

Urriaren 14ko Gobernu Kontseiluaren bileran, Eusko Jaurlaritzak Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantza Tapiak emandako agindu bat onartu du, zeinaren bidez nekazaritza, elikagai eta arrantza sektoreetan ikerketa, garapen eta berrikuntza jarduerak finantzatzeko 5.420.000 euroko laguntzetarako deia egiten baita.

Laguntza horien onuradunak edozein tamainatako eta edozein forma juridikotako enpresa pribatuak zein pertsona fisiko edo juridiko pribatuek osatutako taldeak izan daitezke. Aurreikusitako ikerketa, garapen eta berrikuntzako proiektuak gehienez 24 hilabeteko epean gauzatu beharko dira, zero interes tasako maileguaren onarpenaren ebazpena jakinarazten den egunetik hasita.

Produktuak kanpoan sustatzeko laguntzak

Era berean, "Lehiatu Sustapen programa"-n aurreikusitako laguntzen deia egin da, euskal nekazaritza, elikagaigintza, arrantza eta basogintzako produktuak Autonomia Erkidegotik kanpoko merkatuetan sustatzeko. Laguntzen zenbatekoa guztira 280.000 eurokoa izango da aurten. Onuradun bakoitzak gehienez bost mila euroko laguntza jaso ahal izango du jarduera indibidualetarako eta hogei mila euro baterako sustapen programetarako. Zenbateko globala eremu geografikoen arabera ere aldatuko da; izan ere, 1.000 eurokoak izango dira Euskadiko misioetarako (alderantzizkoak) edo Estatuaren gainerakoetarako edo 1.500 eurokoak Europaren gainerakoetarako, bai eta 2.500 eurokoak ere gainerako kontinenteetarako.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau