Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzaren ustez, Kataluniako Gobernuak «legearen barruan eta erabateko bermeekin» egin nahi du kontsulta

2014.eko urriak 14

Eusko Jaurlaritzak adierazi du «erabat errespetatzen» duela Kataluniako erakundeek hartutako erabakia. Jaurlaritzaren ustez, Artur Masek azaroaren 9rako aurreikusitako kontsulta «legearen barruan eta erabateko bermeekin» egin nahi du. Josu Erkoreka bozeramaileak Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan baieztatu duen moduan, erabaki horrek «gizartearen gehiengoaren aspirazio demokratikoa bideratu nahi du», baina Estatuaren botereekin den gatazka ez du amaitzen. Erkorekak nabarmendu du «jarrera itxia eta egoskorra» daukatenek konponbide politikoak topatu beharko lituzketela arazo politikoak konpontzeko.



Artur Mas presidentearen erabakia, Jaurlaritzaren aburuz, bat dator Kataluniako Parlamentuak irailaren 16an adostutako markoarekin; hau da, galdeketa legearen barruan egin behar dela, eta erabateko bermeekin. Masen erabakiak, horrenbestez, Kataluniako herritarren adierazpenari bide ematea topatzen du, Konstituzio Auzitegiak galarazi gabe utzi duenaren barruan.

Bestalde, kazetariek egindako galderei erantzunez, Gasteizko alkate eta legebiltzarkide Javier Marotok hasitako sinadura-bilketari erreferentzia egin dio.  Jaurlaritzak salatu du Marotok bizkortasuna eskatu duela gizarte-laguntzen araudian aldaketa jakin batzuk egiteko, eta, aldi berean, eztabaida hori atzeratu egiten duela, legebiltzarkide den aldetik eztabaida hori sorraraz badezake ere. «Neurriak argi badaude eta premiazkoa eta atzeraezina bada, egin dezala berehala, baina ez dezala hartu legebiltzarkideentzat aurreikusi gabeko prozedura bat», baieztatu du Erkorekak. Eusko Jaurlaritzak adierazi du legegintzako herri-ekimenak herritarren elkarte eta plataformetarako daudela diseinatuta, eta ez legebiltzarkideentzat. Hori dela eta, Jaurlaritzaren ustez baliteke Marotok ekimen hori oker erabiltzea.


Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)