Berriak Lehendakaritza
Eu

Jaurlaritzak Aurrerabide kudeaketa eredu berritzailea onartu du zerbitzu publikoen eskaintza bikaintasunera hurbiltzeko

2014.eko urriak 14
  • Eredu horretan, beharrezkoa da administrazioaren langileak protagonista izatea gauzak egiteko moduaren kultura-aldaketan, herritarrei beraiek eskatu bezainbesteko kalitatea duen zerbitzu publikoa eskaintzeko.

  • Jaurlaritzaren iritzian, pertsonak dira euskal administrazio publikoaren aktibo nagusia. Horrenbestez, 2017ra arte, guztira, 600.000 euro inbertituko ditu prestakuntzan, AURRERABIDE administrazio publiko osora eta bere erakunde autonomoetara hedatzeko.


Gobernu-kontseiluak gaur onartu du AURRERABIDE kudeaketa publikoko eredu berritzailea. Eusko Jaurlaritzak sustatu du eta funtzionarioek parte hartu dute lan-metodologia aldatzeko helburuarekin, herritarren eskari berriei erantzuteko. Barne-antolakuntza kultura aldatu nahi da, herritarrei kalitatezko zerbitzu publikoak, balio erantsikoak, eskaini ahal izateko.

AURRERABIDE proiektua 2013ko azaroan sortu zen Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justizia Sailak sustatuko kudeaketa hobetzeko proiektu pilotu gisa. Abian jarri aurretik argibideak emateko bilera asko egin ziren, gehiengoaren aldeko iritzia jasota.

AURRERABIDE kudeaketan bikaintasuna lortzeko ahalegina da. Euskal administrazio publikoaren lan egiteko modua aldatzea du xede, eskaintzen duen zerbitzu publikoa modernoa, eraginkorra eta XXI. mendeko herritarren premia berriei egokitua izan dadin.

Proiektu pilotua abiarazita, prestakuntza-ekintzako sistema berritzaile bat diseinatu zen. Ikasitakoa praktikan jartzearen metodologian oinarritu ziren, EGITEN-IKASI izenekoan, hain zuzen, eta prozesu horretan 35 antolaketa-unitateko 300 boluntariok parte hartu zuten.

Proiektu pilotuak urtea egin du abian, eta eredua hobetu egin da. Gaur, Gobernu-kontseiluak euskal administrazio publikora hedatzea onartu du.

EUSKO JAURLARITZAREN KUDEAKETA PUBLIKO AURRERATUKO EREDUAREN 6 ARDATZAK

Gaur onartutako ereduak sei ardatz izango ditu, hala nola hogeita lau jarduera-lerro eta ehun eta berrogeita zazpi ekintza zehatz. Diseinuari esker, erraz, berehala eta era mailakatuan aplikatu ahal izango da euskal administrazio publikoan. Administrazioko langileen eguneroko lanean jarraian zerrendatutako gako-faktoreetan oinarritutako jarduerak sartzeko asmoa du, euskal administrazioek eskainitako zerbitzu publikoei balio diferentziatu handia emanez:

  • ESTRATEGIA: Administrazioko langileek Jaurlaritzaren estrategia orokorrarekin lerrokatutako helburuak planifikatu ahal izateko estrategiak sortzea.
  • ZERBITZUAK: Zerbitzu publikoen kudeaketaren oinarrian gero eta kalitate handiagoko zerbitzuak espero dituen herritarren premia errealei erantzutea egotea.
  • PERTSONAK: Euskal administrazio publikoan lan egiten duten pertsonen motibazioa eta ilusioa piztea, zerbitzu publikoarekiko konpromisoa sendotzeko.  
  • BERRIKUNTZA: Ideiak eta proiektuak modu berritzailean kudeatzeko ingurune egokia bilatzea.
  • GIZARTEA: Eguneroko kudeaketara hedatzea, besteak beste, gobernu onaren eta etika publikoaren, lankidetzaren eta iraunkortasunaren gaineko erantzukizuna nork bere egitearen, berdintasunaren eta euskararen erabileraren balioak.
  • EMAITZAK: Emaitzen eraginkortasuna neurtzeko segimendu-sistema ezartzea.


EZARTZEKO EGUTEGIA

Aurrera begira, Jaurlaritzak AURRERABIDE eredua euskal administrazio publiko osora hedatzeko egutegia ezarri berri du; aurreikusitakoaren arabera, 2017rako, kudeaketan arduraren bat duten 600 pertsonek eta 5.000 langilek proiektuan parte hartuko dute. Horretarako, Eusko Jaurlaritzak 600.000 euro inbertituko ditu funtzionarioen prestakuntzan ekitaldi honetatik 2017ra bitartean.

Herritarrak kudeaketa publikoaren muinean kokatzea da ereduaren bereizgarria. Horretarako, dinamismo handia eman zaio; etengabe berrikusiko da, gizartean edo euskal administrazio publikoan gerta daitezkeen aldaketetara egokitzeko.

AURRERABIDE ezartzeko programa barnean, hobekuntza-planak sustatuko dituzten Zuzendaritzen aldian behingo kudeaketa-ebaluazioak egingo dira. Ebaluazio eta hobekuntza-plan horiek administrazioko langileek beraiek egingo dituzte, proiektuan inplikatutako kolaboratzaile partaideen sare bat eratuz.

EUSKAL ADMINISTRAZIO PUBLIKOA MODERNIZATZEA

AURRERABIDE kudeaketa publiko aurreratuko eredua Eusko Jaurlaritzak abiarazitako estrategia orokorraren barne dago. Estrategia horren xedea XXI. mendeko behar eta erronka berriei erantzuteko euskal administrazio publikoaren eraldaketa beharrezkoa ahalbidetzea eta pertsonei behar besteko balioa ematea da. Horrenbestez, orain gutxi, Jaurlaritzak Legebiltzarrari bidali dio Administrazio Publikoaren Lege-proiektua. Era berean, Euskal Enplegu Publikoaren Lege-aurreproiektua aurkeztu du.

Gainera, Eusko Jaurlaritzak Berrikuntza Publikoa 2014-2016 plan estrategikoa abiarazi du. Bestalde, urtea amaitu aurretik aurkeztuko du Euskadiko Demokraziaren eta herritarren parte-hartzearen liburu zuria.

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabaki nagusiak (2014.10.14)

 

 

16 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @mglarragan
    2014.eko urriak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @vldani: Aurrera #AurreraBide "@Irekia: [CONSEJO GOBIERNO] Aprobamos #Aurrerabide, (...) modelo de gestión para (...) ➡ http://t.co/kTfd

  • @jbikandi
    2014.eko urriak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @mentxu09: #Aurrerabide: modelo d gestión dl Gobierno Vasco xa ofrecer servicios públicos d excelencia http://t.co/W1f2vySWqJ vía @ireki…

  • @kizkur
    2014.eko urriak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @mentxu09: #Aurrerabide: modelo d gestión dl Gobierno Vasco xa ofrecer servicios públicos d excelencia http://t.co/W1f2vySWqJ vía @ireki…

  • @mentxu09
    2014.eko urriak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [CONSEJO GOBIERNO] Aprobamos #Aurrerabide, novedoso modelo de gestión para avanzar en oferta de servicios públicos ➡ http://t.c

  • @jmarinpu
    2014.eko urriak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @mentxu09: #Aurrerabide: modelo d gestión dl Gobierno Vasco xa ofrecer servicios públicos d excelencia http://t.co/W1f2vySWqJ vía @ireki…

  • @mentxu09
    2014.eko urriak 15

    Comentario de Twitter:
    #Aurrerabide: modelo d gestión dl Gobierno Vasco xa ofrecer servicios públicos d excelencia http://t.co/W1f2vySWqJ vía @irekia cc/ @novagob

  • @josanlatorre
    2014.eko urriak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @PIPEJGV: Aprobamos #Aurrerabide, novedoso modelo de gestión para avanzar en oferta d servicios públicos ➡ http://t.co/0Y6C8t14Fe vía @i…

  • @Gestorespublico
    2014.eko urriak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @PIPEJGV: Aprobamos #Aurrerabide, novedoso modelo de gestión para avanzar en oferta d servicios públicos ➡ http://t.co/0Y6C8t14Fe vía @i…

  • @PIPEJGV
    2014.eko urriak 14

    Comentario de Twitter:
    Aprobamos #Aurrerabide, novedoso modelo de gestión para avanzar en oferta d servicios públicos ➡ http://t.co/0Y6C8t14Fe vía @irekia #pipejgv

  • @PIPEJGV
    2014.eko urriak 14

    Comentario de Twitter:
    #Aurrerabide kudeaketa eredu berritzailea onartu dugu zerbitzu publikoen eskaintza bikaintasunera hurbiltzeko http://t.co/hfY6h6oC0p @irekia

  • @vldani
    2014.eko urriak 14

    Comentario de Twitter:
    Aurrera #AurreraBide "@Irekia: [CONSEJO GOBIERNO] Aprobamos #Aurrerabide, (...) modelo de gestión para (...) ➡ http://t.co/kTfdbuFzrz"

  • @vldani
    2014.eko urriak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [CONSEJO GOBIERNO] Aprobamos #Aurrerabide, novedoso modelo de gestión para avanzar en oferta de servicios públicos ➡ http://t.c

  • @AlPrietoFer
    2014.eko urriak 14
  • @EUSKALIT
    2014.eko urriak 14

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno aprueba Aurrerabide,un novedoso modelo de gestión que permitirá avanzar en oferta de servicios públicos http://t.co/FX34UaWTKf

  • @josebapdh
    2014.eko urriak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [CONSEJO GOBIERNO] Aprobamos #Aurrerabide, novedoso modelo de gestión para avanzar en oferta de servicios públicos ➡ http://t.c

  • @GetxoEAJ
    2014.eko urriak 14

    Comentario de Twitter:
    Irekia - El Gobierno aprueba Aurrerabide, un novedoso modelo de gestión... http://t.co/pUN772cq0D