Berriak Osasuna
Eu

Osasun Sailaren eta Osakidetzaren artean lan-bilera, Ebola birusari buruz eta etorkizunean egiteko ekintzei buruz

2014.eko urriak 11

Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburu Jon Darpon eta Osakidetzako zuzendari nagusi Jon Etxeberria Osasuneko sailburuorde Guillermo Viñegrarekin, Osasun Publikoko zuzendari Miren Dorronsororekin, Osakidetzako Osasun Laguntzako zuzendari Antonio Arraizarekin, Osakidetzako Osasun Publikoko Programen koordinatzailoe Enrique Peirórekin, Donostiako Unibertsitate Ospitaleko gerente José Manuel Ladrón de Guevararekin eta Bilbao-Badurto ESIko gerente Michol Gonzálezekin bildu dira Bilbon gaur goizean eta Ebola birusaren agerpenak eragin duen egoera dela eta etorkizunean hartu beharreko neurriak planifikatzeko atzo Madrilen egin zuten lurralde arteko batzordean landu zituzten gaien berri eman diete.

Bileraren ostean, Osakidetzako eta Osasun Saileko arduradunek adierazi dute espero dutela Carlos III.ean ospitaleratutako erizaintzako laguntzailea laster sendatzea eta isolatuta dauden gainerako pertsonak kutsatuta ez egotea.

Halaber, Osasuneko sailburu Jon Darpónek esan du atzo Madrilen egindako lurralde arteko batzordearen bilera onuragarria izan dela. Jon Darpónen hitzetan, osasun publikoak ez du mugarik eta ezinbestekoa da autonomia-erkidegoen eta Europar Batasuneko herrialdeen arteko lankidetza sendotzea, kasu honetan, Ebola birusari aurre egiteko. «Eusko Jaurlaritza laguntzeko prest dago», esan zuen.

Bestalde, erabateko babesa adierazi nahi izan die osasun-langileei: «profesional prestatuak eta konprometituak dira, eta beren lana marko erabat seguruan egin ahal izatea da gure helburua.  Osakidetza prest dago halako egoera bati behar bezala aurre egiteko»

Gaur goizean Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan egin duten bileran, Osakidetzako eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko arduradunek adostu dute Euskal Osasun Zerbitzuko maila guztietan trebakuntza eta informazioa indartzea eta aplikatutako neurrien segimendu zorrotza egitea.

Hala, aste honetan bertan, Ebola birusaren egoeraren segimendua egiteko Euskadiko batzordea sortu dute hainbat arlotako adituek (epidemeologia, gaixotasun infekziosoak, mikrobiologia, larrialdiak, lehen mailako arreta, erizaintza eta laneko osasuna), Osakidetzako eta Osasun Saileko zuzendariek, osasun publikoko teknikariek eta larrialdi-zerbitzuko arduradunek osasun-agintariei Ebola birusa kontrolatzeko eta horren segimendua egiteko neurri eraginkorrak hartzen laguntzeko.


Era berean, gaur goizean, Bilbon, Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburuak adierazi du benetako arazoa Afrikan dagoela eta Europar Batasuneko herrialdeek elkarrekin koordinatuta lan egin beharko genukeela osasun publikoko arazo larri horri aurre egiteko. Azkenik, lasaitasun- eta konfiantza-mezua helarazi die berriro herritarrei eta osasuneko profesionalei.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Director de Asistencia Sanitaria de Osakidetza, Antonio Arraiza, el Coordinador de Programas de Salud Pública de Osakidetza Enrique Peiró