Berriak Eusko Jaurlaritza X. leg
Eu

Ohiko osoko bilkura (2014/10/16)

2014.eko urriak 16

Aldez aurreko gaia: Mistoa-UPyD legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Europar Batasuneko Justizia Epaitegiak ezarritako 30 milioi euroko isuna euskal herritarrek ordaindu beharraren arduradunek dagokien ardura politikoa bere gain hartu beharrari buruz. Legez besteko proposamenari dagokionez, behin betiko ebaztea urriaren 9ko osoko bilkurako bozketan izandako berdinketak, Erregelamenduaren 92.1 artikuluak adierazitakoari jarraituz. (10\11\02\01\0577)
1. Mozioa, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, Epsilon eta Hirikori emandako laguntza publikoak ikertzeko batzordean irregulartasunen arduraduntzat jo diren goi-kargudunekin hartu beharreko neurriei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\03\00\0099)
2. Mozioa, Unai Urruzuno Urresti EH Bildu taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, Jaurlaritzak indarrean dituen murrizketen politikei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\03\00\0100)
3. Mozioa, Laura Garrido Knörr Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, gizarte-laguntzen iruzurrari aurre egiteko oraingo babes-sistema berrikusteari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\03\00\0101)
4. Honako legez besteko proposamen hauek batera eztabaidatu eta behin betiko ebazpena hartzea:
Mistoa-UPyD legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Fórum Filatélico SA, Afinsa Bienes Tangibles SA eta Arte y Naturaleza Gespart SLren kasuak eragindako aurreztaileei irtenbide bat emateari buruz. (10\11\02\01\0565)
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Forum Filatélico eta Afinsari buruz. (10\11\02\01\0574)
5. Honako legez besteko proposamen hauek batera eztabaidatu eta behin betiko ebazpena hartzea:
EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, familia eta lana bateragarri egiteko politika publikoei buruz. (10\11\02\01\0582)
Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, kontziliaziorako laguntzei buruz. (10\11\02\01\0583)
6. Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, udaltzaingoetan erretiro-adina aurreratzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\02\01\0533)

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau